Cliff Burton
Clifford Lee "Cliff" Burton (Castro Valley, Kalifornia, 1962ko otsailaren 10a - Dörarp, Suedia, 1986ko irailaren 27a) estatubatuar musikari, egile abeslari eta baxu-jotzailea izan zen. Metallica heavy metal taldearekin jo zuen 1982tik 1986an hil zen arte.
Cliff Burton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Castro Valley, 1962ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Dörarp (en) , 1986ko irailaren 27a (24 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: bus accident (en) traumatismo fisikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Castro Valley High School (en) Chabot College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | baxu-jotzailea, musikagilea, musikaria, gitarra-jotzailea eta bass guitarist (en) |
Kidetza | Metallica |
Genero artistikoa | Thrash metala speed metal (en) traditional heavy metal (en) |
Musika instrumentua | baxua |
Diskoetxea | Megaforce Records Elektra Records |
Hamahiru urterekin hasi zen baxua jotzen eta hainbat taldetako kide izan zen 1982an Metallicara batu zen arte. Taldearen lehen hiru albumetan parte hartu zuen (Kill 'Em All (1983), Ride the Lightning (1984), eta Master of Puppets (1986)). Suedian biran hil zen, zirkulazio-istripu baten ondorioz.
Diskografia
Estudioko albumak
- Kill 'Em All (1983)
- Ride the Lightning (1984)
- Master of Puppets (1986)
- ...And Justice for All (1988) ("To Live Is to Die" hil osteko abestia)
Bideo'
- Cliff 'em All (1987)
Demoak
- No Life 'til Leather (1982)
- Megaforce (1983)
- Ride the Lightning (1983)
- Master of Puppets (1985)
Bildumak
- Garage Inc. (1998) ("Am I Evil?" eta "Blitzkrieg"-en bakarrik)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.