Clemente Pérez Arroyo
Clemente Pérez Arroyo, Arroyo I.a edo Panaderito de Oyón (Oion, Araba, 1948ko irailaren 9a - 2014ko otsailaren 16a) esku huskako pilotari profesionala izan zen.
Panaderito de Oyón | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Clemente Pérez Arroyo | |||
Jaiotza data: | 1948ko irailaren 9a | |||
Jaioterria: | Oion (Araba) | |||
Heriotza data: | 2014ko otsailaren 16a (65 urte) | |||
Heriotza herria: | Oion (Araba) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | ||||
Debutatze data: | 1971 |
Ibilbide profesionala
Lanbidez okina zen, hortik bere ezizena. 1965ean hasi zen jokatzen[1] eta 1971ean egin zuen debuta profesional bezala[2] eta "batibolea" eta "atxikiengatik" egin zen ezagun. Atxikien inguruko polemika piztu zuen, aldekoak eta kontrakoak izan ziren, eta urte batzuk beranduago debekatu egin zen.[3]
Jarraitzaile ugari zituen herrian eta "Peña Arroyo" elkartea osatu zuten. Oiongo kiroldegiak haren izena darama.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Un pelotari entre las estrellas» La Rioja 2015-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- www.ondarebideak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- Berria. «Panaderito de Oyon' pilotari ohia hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
- «OYON: Clemente Perez Arroyo, quien no conoce a nuestro panaderito...» www.verpueblos.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.