Clavaria fumosa

Clavaria fumosa Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Balio gastronomiko oso txikia du.

Clavaria fumosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavaria
Espeziea Clavaria fumosa
Pers., 1796

Deskribapena

Karpoforoa: Faszikulatua, flexuosoa, hauskorra, oinarrian elkartutako 6 eta 10 cm bitarteko garaiera duten borra askok osatua. Kolore askotarikoa da: gris-arrexka zurbila, hori-amatista, larruaren antzekoa, azkenean fuliginosoa bihurtzen da. Forma hau izan daiteke: zilindrikoa, klabiformea edo fusiformea.

Haragia: Zuria, hauskorra eta barnehutsa.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, Iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik.

Jangarrirtasuna

Oso jangarri kaskarra.

Nahasketa arriskua

Espezie bitxi hau aurkitzeko zortea izanez gero, ez da erraza beste Clavaria batekin nahastea.

Sasoia eta lekua

Espezie urri hau udazkenean ateratzen da leku zabaletako belarretan, larreetan edo basoetatik gertu dauden goroldioetan.[3]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Himalaiako eremua, Japonia.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, Clavaria fumosa desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 549 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 434 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.