Clavaria argillacea

Clavaria argillacea Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie arraroa da, eta Iberiar penintsulan arriskuan dauden espezieen zerrenda gorrian dago.

Clavaria argillacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavaria
Espeziea Clavaria argillacea
Pers., 1797

Deskribapena

Karpoforoa: Klabula formatan agertzen da, gehienetan punta biribilduko borra itxuran, beste forma zapal batzuk: ertza izurtutako haizemaile itxuran, zainzuri sorta forman etab. 3 eta 7 cm bitarteko altuerakoak, azaleran ildo bat edo bi izaten ditu. Kolore zurixka edo hori-berdexka zurbila izaten dute.

Haragia: Horixka, oso hauskorra. Usain eta zapore hautemanezinak.[2]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik, eta borra, Iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Argillacea epitetoa, buztina, buztin zoruan hazten dena, esan nahi duen "argilla-ae" hitzetatik.

Jangarritasuna

Haragia oso hauskorra da eta ez du balio gastronomikorik

Nahasketa arriskua

Badu beste Clavaria batzuen antza hala nola Clavaria tenuipes, Clavulina, clavulinopsis, ia beti zurbilagoak edo horiak baino zurixkak gehiago izaten dira.

Sasoia eta lekua

Udazkenean, baina bakarrik uda nahiko euritsua izan bada. Udatik neguaren hasierara. Espezie urria eta galzorian dagoena Iberiar penintsulan. Eremu irekietan, txilarren ondoan eta lurzoru goroldiotsuetan. Bakarrik edo soropildua atera daiteke, taldeetan.

Banaketa eremua

Erdialdeko Europa, Ipar-ekialdeko Ameriketako Estatu Batuak, Erdialdeko Kanada, Groenlandia.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, Clavaria argillacea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.