Claus von Stauffenberg
Claus Philipp Maria Justinian Schenk Graf von Stauffenberg, gehienetan Claus Schenk Graf von Stauffenberg edo Claus von Stauffenberg (Jettingen, Augsburgo, Alemania, 1907ko azaroaren 15a - Berlin, Alemania, 1944ko uztailaren 21a) alemaniar militarra izan zen.
Claus von Stauffenberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claus Philipp Maria Schenk Graf von Stauffenberg |
Jaiotza | Jettingen-Scheppach, 1907ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Hirugarren Reicha |
Bizilekua | Albstadt |
Heriotza | Bendlerblock (en) , 1944ko uztailaren 21a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Familia | |
Aita | Alfred Schenk von Stauffenberg |
Ama | Caroline Gräfin Schenk von Stauffenberg |
Ezkontidea(k) | Nina Schenk Gräfin von Stauffenberg (en) (1933ko irailaren 26a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Stauffenberg (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Eberhard-Ludwigs-Gymnasium (en) 1926ko martxoaren 5a) Abitur |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra eta Erresistentziaren kidea |
Enplegatzailea(k) | Heer |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | George-Kreis (en) Q18018086 |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | lur armada |
Gradua | koronel Oberleutnant (en) teniente Fänrik (en) Fahnenjunker (en) cavalry master (en) Q233526 captain (en) Major (en) teniente koronel Q1362145 |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Estatu Nagusiko ofiziala izan zen, eta, besteak beste, Polonian, Frantzian eta Sobietar Batasunean borrokatu zen, baina, borroka haietan izandako zauriak zirela eta, erreserbara erretiratu behar izan zuen.
Hitler hiltzeko antolatu zen konplot bateko buruzagietako bat izan zen, eta Stauffenbergek berak Hitler hiltzeko ardura hartu zuen bere gain. 1944an atentatu bat egin zuen (bonba bat ezarri zuen Hitlerrek eta beste zenbait ofizialek bilera bat egin behar zuten kuartelean), eta atentatuaren ondoren, Hitler hila zelakoan, Berlina abiatu zen gobernua hartzera; atentatua, ordea, ez zen ongi atera, eta Berlinen atxilotu eta hil zuten.
Zinema
2008an Valkiria Operazioan oinarritutako Valkyrie filma estreinatu zen, Tom Cruise aktoreak Claus von Stauffenbergen papera antzeztu zuelarik.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claus von Stauffenberg |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.