Claudio Delgado
Claudio Delgado Ameztoi (Donostia, 1843ko azaroaren 8a - Gijón, 1916ko uztailaren 13a) gipuzkoar zientzialaria izan zen. Habanan egin zituen medikuntza-ikasketak. Habanako Casa Quinta de San Antonio erietxeko sendagilea eta zuzendaria izan zen 1875-1876 urteen artean. Sociedad de Socorros Mutuos elkartea sortu zuen 1878. urtean, Sociedad Antropológica delako Elkarteko liburuzain eta artxibozain egin zuten urtebete geroago eta Sociedad de Estudios Clínicos delako elkarteko idazkaria eta sortzailea izan zen. Finlay doktorearekin batera, sukar horiaren eramailea den eltxoa aurkitu zuen 1888. urtean. Delgado izan zen Kuban odol-transfusioa egin zuen lehena.
Claudio Delgado | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claudio Delgado Ameztoi |
Jaiotza | Donostia, 1843ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Gijón, 1916ko uztailaren 13a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa eta medikua |
Donostiako Udalak 1925eko azaroaren 13an erabaki zuen kale bat izendatzea bere omenez Gros auzoan, zezen plazatik gertu eta San Antonio Abad Ospitale Zibilaren bidean.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Serapio Múgica. (2001). «“ Galería de donostiarras ilustres : Claudio Delgado de Ameztoy”» Boletín de Estudios Históricos de San Sebastián (N.35 (2001)): 26-27..