Claudia Gravy

Claudia Gravy (Boma, gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoa, 1945eko maiatzaren 12a) kongoar jatorriko espainiar antzezlea da.

Claudia Gravy

Bizitza
JaiotzaBoma, 1945eko maiatzaren 12a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España

IMDB: nm0336419 Allocine: 244438 Allmovie: p208740 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen ikasketak burutu ondoren, Bruselara joan zen, eta interpretazio-ikasketak egin zituen han. 1965ean Espainiara joan zen, eta han bizi da harrezkero. 1965ean bertan bi filmetan parte hartu zuen: Acteón eta Un vampiro para dos ("Banpiro bat birentzat"). Hurrengo hiru urteetan arte dramatikoko ikasketak egin zituen Madrilgo Teatro Estudion. 1969an Prana eta "Fortunata eta Jazinta" filmetan lan egin zuen, eta Historias de la frivolidad ("Fribolitatearen historiak") grabatu zuen telebistarentzat. Urte hartan Espainiako herritartasuna hartu zuen.

Beste film askotan parte hartu du: ¿Es usted el asesino? (1970, "Zeu zara hiltzailea?", Ibáñez Menta); Los nuevos españoles (1974, "Espainiar berriak"); Madrid, Costa Fleming (1975, José María Forqué); La espuela (1976, "Ezproia", Roberto Fandiño); La criatura (1978, "Izakia", Eloy de la Iglesia); Soldados (1978, "Soldaduak", Alfonso Ungría); Miedo a salir de noche (1979, "Gauez irteteko beldurra", Eloy de la Iglesia); Corazón de papel (1981, "Paperezko bihotza").

1984an Australian izan zen, haurrentzako bi telesailetan parte hartzen: "Ibar sekretua" eta "Iheslarien uhartea". Hurrengo urteetan antzerki-lanak egin zituen El castigo sin vergüenza ("Lotsarik gabeko zigorra"), Cinco Lorcas cinco ("Bost Lorca bost") eta telesail askotan parte hartu zuen: Páginas de sucesos ("Gertaeren orrialdeak"), El joven Picasso ("Picasso gaztea").

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.