Claude Debussy
Achille-Claude Debussy (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1862ko abuztuaren 22a - Paris, Frantzia, 1918ko martxoaren 25a) musikagile bat izan zen.
Claude Debussy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claude Achille Debussy |
Jaiotza | Saint-Germain-en-Laye, 1862ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Frantzia Frantziako Bigarren Inperioa Frantzia |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 1918ko martxoaren 25a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Passy hilerria Père Lachaise hilerria Grave of Claude Debussy (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Familia | |
Aita | Manuel Debussy |
Ezkontidea(k) | Marie-Rosalie Texier (en) (1899ko urriaren 19a - 1905eko urriaren 2a) Emma Bardac (1908ko urtarrilaren 20a - 1918) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Antoine François Marmontel Albert Lavignac (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta musika-kritikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Swedish Academy of Music (en) |
Mugimendua | Inpresionismoa musikana sinbolismoa |
Genero artistikoa | opera musika klasikoa impressionist music (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
| |
Bizitza
Saint-Germain-en-Laye-n jaioa, Paristik hurbil. Bost anai-arrebetatik nagusia, ama jostuna zuen eta aita, dendaria. Zazpi urte zituela, izeko batek piano klaseak ordaindu zizkion. Hamar urterekin, Parisko Kontserbatorioan ikasten hasi zen, baina lehiaketa galdu eta kontzertuak emateari uko egin zion. Nadezhda von Meck-entzat egin zuen lan hiru urtez, Txaikovskiren mezenas izan zena. 1884ean Erromako konposizio lehiaketa irabaztearekin lau urterako diru-laguntza jaso zuen, Villa Mediciko Arte Ederren Akademian aritzeko[1] L'enfant prodige obragatik.
Claude Debussy Frantziako eta Europako musikaren berritzailea izan zen; bere belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika-sorkuntzan, eta adierazteko modu berri bat sortu zuen, sentimenduen adierazpen-askatasuna aldarrikatzen zuena. Richard Wagnerren mireslea zen, eta hura izan zen Debussyren maisu nagusia; izan ere, Wagnerrek, bere «arte lan orohartzailea»ren kontzeptuarekin, musikagileen, poeta sinbolisten eta margolari inpresionisten nahiak betetzen zituen. Wagnerrez gainera, Alexandr Borodin eta Modest Musorgski errusiar musikagileak zituen gogoko.
Lanak
1887an Parisa itzuli zen, eta musika-estetika berri baten bila saiatu zen, «arimaren sentimenduen adierazpena» bideratu nahian. Hala, laster idatzi zituen hainbat lan bikain: La Demoiselle élue (1888, Andereño hautatua), Dante Gabriel Rosettiren testuarekin; Prélude à l'après-midi d'un faune, Mallarméren poeman oinarritua, askorentzat XX. mendeko musikaren hasiera dena (1894, Fauno baten arratsaldearen preludioa); eta Pélleas et Mélisande opera, Maeterlincken libretoarekin, eta 1902an Parisko Opera Komikoan lehen aldiz eman zena. La Mer poema sinfonikoa (1905, Itsasoa), olatuen hotsa gogorarazten duten eskalekin, Douze préludes (1910-1913, Hamabi preludio), eta En blanc et noir bi pianorako obra (1915, Zuri-beltzean), dira heldutasuneko maisulan batzuk. Ohiko analisi- eta egitura-legeen aurrean, haien arauak ordura arteko musika-sorkuntza mugatu baitzuten, Debussyren lanak adierazpen-mota berriak bideratu zituen.
Heriotza
Ondesteko minbiziak jota hil zen Parisko bere etxean, 55 urterekin. Diagnostikoa 9 urte lehenago egin zioten, odol-jarioak pairatu ostean, eta 1915eko abenduan egin zioten historiako lehenengo kolostomietakoa izan zena.
Irudi galeria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) «¿Por qué fue importante Debussy?» La Vanguardia 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Debussy |