Claude Chevalley
Claude Chevalley (Johannesburgo, 1909ko otsailaren 11 - Paris, 1984ko ekainaren 28a) frantses matematikaria izan zen. Bourbaki taldearen sortzaileetako bat izan zen. Irakasle aritu zen Estatu Batuetan (Princeton eta Columbia) eta Frantzian (Parisko Zientzietako Fakultatea, Vincennesko Unibertsitatea). Chevalleyk lan nagusiak multzoen teoriaren inguruan egin zituen, batez ere, multzo aljebraikoen inguruan, baina baita zenbakien teoriaren eta geometria aljebraikoaren inguruan ere. Garrantzizko lana egin zuen aljebra modernoan, eta Lieren multzoen eta aljebren inguruan egin zituen lanengatik nabarmendu zen. Izan ere, Chevalleyk Lieren multzoen inguruan egin zituen lanak lagungarri izan dira gaur egungo aljebra metodoen garrantzia eta eraginkortasuna neurtzeko. Chevalleyren Fundamental Concepts of Algebra (1956) lana ezinbestekoa izan da aljebraren gaur egungo kontzeptuak ulertzeko.
Claude Chevalley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claude Charles Auguste Chevalley |
Jaiotza | Johannesburg, 1909ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 18. barrutia, 1984ko ekainaren 28a (75 urte) |
Familia | |
Aita | Abel Chevalley |
Ama | Marguerite Chevalley |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | École normale supérieure 1929) Hanburgoko Unibertsitatea (1931 - 1932) Marburgeko Unibertsitatea (1932 - 1933) Parisko Unibertsitatea (1933 - 1933) |
Tesia | Sur la théorie du corps de classes dans les corps finis et les corps locaux (en) |
Tesi zuzendaria | Gaston Julia Charles Émile Picard (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Michel Broué (en) Lê Dũng Tráng (en) Michel André (en) Gerhard Hochschild (en) Guy Terjanian (en) Oscar Goldman (en) Leon Ehrenpreis (en) Mohamed Taoufik Karkar (en) Félix Recillas Juárez (en) Hsio-Fu Tuan (en) Luis H. Gallardo (en) Lluís Puig (en) Michèle Vergne |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea (1938 - 1949) Columbia Unibertsitatea (1949 - 1957) Parisko Unibertsitatea (1957 - 1984) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | London Mathematical Society (en) Nicolas Bourbaki Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Ordre Nouveau (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-11-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |