Claude Bessy
Claude Bessy (Paris, 1932ko urriaren 21a) frantses dantzaria da.
Claude Bessy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claude Jeanne Andrée Durand |
Jaiotza | Parisko 4. barrutia, 1932ko urriaren 21a (91 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Serge Golovine |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Paulette Dynalix (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | koreografoa eta ballet dantzaria |
Enplegatzailea(k) | Ecole de Danse de l'Opera de Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
Parisko Operako dantzari nagusia izan zen 1956an. Ballet klasikoko eta modernoko dantzari izan da. 1953an Gene Kellyren Dantzatzeko gonbita musika komedian lan egin zuen. 1960an Parisko Operan Attilio Labisekin Jainkoaren urratsak balleta sortu zuen, Gene Kellyrena hori ere. Hainbat koreografia egin ditu, besteak beste Play-Bach (1964). 1972. urteaz geroztik, Claude Bessy Parisko Operako dantza eskolako zuzendari izan da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-07-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.