Clara Ponsatí
Clara Ponsatí i Obiols (Bartzelona, Katalunia, 1957ko martxoaren 19a) kataluniar ekonomialari eta politikaria da. Kataluniako Batzar Nazionaleko kidea eta 2017ko uztailaren 14an Kataluniako Generalitateko hezkuntza-sailburuaren kargua hartu zuen.
Espainiar botere politikoak eta judizialak independentismoagatik auzipetzen saiatu zirenean, erbesterako bidea hartu eta Belgikan errefuxiatu zen Carles Puigdemont presidentea eta Antoni Comín, Lluís Puig eta Meritxell Serret kontseilariekin batera.
Ikus, gainera
- Kataluniako prozesu independentista
- Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferenduma
- Bartzelonar ezagunen zerrenda
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.