Claire Karabatsos
Claire Karabatsos (Baiona 1978ko otsailaren 5a) gehienbat longboard[1] taula motan aritzen den emakumezko surflari profesional lapurtarra da.
Claire Karabatsos | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Claire Karabatsos 1978ko otsailaren 5a (46 urte) Baiona |
Bizilekua | Biarritz |
Altuera | 178 cm |
Pisua | 64 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 2000 |
Sponsorrak | Patagonia, WaterGirl |
Lorpen garrantzitsuenak | 2003-2008ko Europako longboard txapeldun profesionala |
Espezialitate honetan Europako onena da; shortboarden[2] ere aritzen da.
Biografia
Surf munduan 11 urterekin hasi zen. Sei urtez segidan (2003-2008 artean) Europako emakumezko longboard txapelduna izan da.
Kirol jardunez gain, itsasoa eta ekologia uztartzen diren ekimenetan esku hartu du: Surfrider Foundationen alde,[3] hitzaldiak...[4]
Egun bizilekua Biarritzen[5] du.
Palmaresa
Tituluak
- 2003-2008: Europako longboard txapelduna 6 aldiz. 2003an antolatu zen estrainekoz txapelketa hori, beraz zenbait urtez txapeldun bakarra izan da.
2004[6] eta 2006koak Estitxu Estremo lagun irundarrarekin lehia estuan irabazitakoak izan ziren.
Garaipenak
Erreferentziak
- "Ohol luzea" bere luzeragatik.
- "Ohol laburra".
- Egoitza Biarritzen duen Surfrider Foundation Europeko lehendakariordea da.
- Donostiako akuarioan hizlari.
- Jaiolekuagatik batzuetan "baionar" agertzen da hedabideetan eta beste batzuetan "angeluar": ikus adibidez surfersvillage.com.en hau.
- 2004ko emaitza.
- World Longboarding Tour
- Association of Surfing Professionals
Kanpo estekak
- Karabatsos aipatua Berrian Biarrizko Surf Festibala dela eta.
- Nesken surf lehiaketa Zarautzen 2005ean Kirolak.neten.
- Euskaldunak, nagusi Europan eitb.eus.en.
- (Ingelesez) Elkarrizketa eta argazkiak patagonia.comen.
- (Ingelesez) Karabatsosen fitxa Europako ASPko webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.