Claire Goll

Claire Goll ( Nuremberg, Alemania, 1890eko urriaren 29a - Paris, Frantzia, 1977ko maiatzaren 30a ) jaiotze izena Klara Liliane Aischmann, alemaniar-frantziar kazetaria eta idazlea izan zen,[1] Europako abangoardiako munduaren ordezkaria. 1921ean Yvan Goll poetarekin ezkondu zen Isaac Lang ezizena zuenarekin.[2]

Claire Goll
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaire Liliane Aischmann
JaiotzaNurenberg, 1891ko urriaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Alemania
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 7. barrutia eta Paris, 1977ko maiatzaren 30a (85 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Goll (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Yvan Goll (en) Itzuli
Heinrich Studer (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, poeta eta bakearen aldeko aktibista
Lantokia(k)Munich
Geneva
Ascona
New York eta Paris

IMDB: nm2226556 Musicbrainz: 72e2d721-db49-4c8a-9afc-7195e686fcbd Discogs: 3370665 Edit the value on Wikidata

Biografia

Claireren familia judua zen, ama Auschwitzen kontzentrazio eremuan hil zen. 1911an Heinrich Studer (1889 - 1961) editorearekin ezkondu zen eta berarekin bizi izan zen Leipzigen, non Dorothea Elisabeth alaba bakarra jaio zen 1912ko maiatzean. 1916an Suitzara emigratu zuen Lehen Mundu Gerran, (1914 - 1918) protestan. Herrialde horretan Genevako Unibertsitatean ikasi zuen eta kazetari gisa aritu zen mugimendu bakezalearen barruan, Gerra Handiaren aurka. 1917an Heinrich Studer-engandik dibortziatu eta Yvan Goll poeta ezagutu zuen, 1950ean hil arte bere bikotekidea izan zena.1918 amaieran Rainer Maria Rilke poeta austriarrarekin abentura bat izan zuen eta berarekin harreman epistolar bat 1926an hil zen arte. 1919an Parisera joan zen Yvan Gollekin. 1921ean ezkondu ziren. Judu jatorriko bikotea New Yorkenera erbesteratu zen 1939an Bigarren Mundu Gerraren hasieran, baina 1947an Europara itzuli ziren. 1950ean senarra hil ondoren, haren lana balioan jartzen dedikatu zen. Gainera, Paul Celani Yvanen poemak plagiatzea egotzi zion. Bere azken urteetan nolabaiteko ospe mediatikoa lortu zuen hirurogeita hamasei urte zituela bere lehen orgasmora iritsi zela aitortu zuenean, hogei urteko gazte batekin, nahiz eta istorio horren egiazkotasuna zalantzan jarri den.[3]

Lana

1918an debutatu zuen idazle gisa, Mitwelt poema bildumarekin eta Die Frauen erwachen eleberriarekin. Bere ipuinak, olerkiak eta eleberriak alemanez eta frantsesez argitaratu zien, eta horien artean Poèmes d’amour (1925) eta Poèmes de la jalousie (1926) poema bildumak nabarmentzen dira, senarrarekin Poèmes de la vie et de la mort (1927) idatzi zituen eta "shared song of love" ("maitasun abesti partekatua") 1950ean senarra hil ondoren, Clairek Der gesthlene Himmel (1962) eta Traumtänzerin (1971) eleberri autobiografikoak idatzi zituen, nahiz eta lan horiek ez zituen publikoak ongi jaso. Heriotza baino urtebete lehenago, 1976an, bere azken lana argitaratu zuen, frantsesez eta alemanez, La poursuite du vent edo Ich verzeihe keinem, 2003an A la caza del viento [4][5]gaztelaniara itzulita argitaratu zen, non Europako abangoardiaren aldeko gizon bikainen miseriak salatu zituen: Celán, Joyce, Jung, Dalí, Breton...[6]

Euskarari ekarriak

  • Irrikaz neure heriotzaren zain. itzul.: Eduardo Gil Bera. Ezabatuak, 1995. Pamiela.[7]
  • Garaikidegoa. itzul.: Eduardo Gil Bera. Ezabatuak, 1995. Pamiela

Erreferentziak

  1. Unknown. (2013-05-21). «POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS: Editor: Fernando Sabido Sánchez #Poesía : CLAIRE GOLL [9858»] POETAS SIGLO XXI - ANTOLOGIA MUNDIAL + 20.000 POETAS (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  2. Hernández, Publicado por Hortensia. Claire Goll periodista y escritora. (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  3. «Claire Goll, poesía, orgasmos tardíos» www.ojosdepapel.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Memorias de Claire Goll: A la caza del viento» www.revistadelibros.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Los puntos sobre las íes. Claire Goll» Los papeles de RAFA MARTÍNEZ 2018-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Claire Goll. No perdono a nadie.» Mecánica Celeste 2020-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-30).
  7. «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.