Claes Andersson
Claes-Johan Rudolf Andersson (Helsinki, Finlandia, 1937ko maiatzaren 30a - ibidem, 2019ko uztailaren 24a) finlandiar idazle, musikagile, psikiatra eta politikaria izan zen.
Claes Andersson | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2007ko martxoaren 21a - 2008ko irailaren 9a Barrutia: Uusimaa (en)
1995eko apirilaren 13a - 1998ko irailaren 4a ← Tytti Isohookana-Asunmaa (en) - Suvi-Anne Siimes (en) →
1990 - 1998 - Suvi-Anne Siimes (en) →
1987ko martxoaren 21a - 1999ko martxoaren 23a Barrutia: Uusimaa (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Claes-Johan Rudolf Andersson | ||||||||
Jaiotza | Helsinki, 1937ko maiatzaren 30a | ||||||||
Herrialdea | Finlandia | ||||||||
Lehen hizkuntza | suediera | ||||||||
Heriotza | Meilahti Tower Hospital (en) , 2019ko uztailaren 24a (82 urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea | ||||||||
Hezkuntza-maila | Licentiate of Medicine (en) | ||||||||
Hizkuntzak | finlandiera suediera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, psikiatra, piano-jotzailea, jazz musikaria, itzultzailea, poeta eta medikua | ||||||||
Lantokia(k) | Helsinki | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Genero artistikoa | jazza | ||||||||
Musika instrumentua | pianoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Finnish People's Democratic League (en) Left Alliance (en) | ||||||||
Biografia
XX. mendearen bigarren erdiko finlandiar gizarteko eta kultura-munduko pertsona ospetsua da.
Medikuntzan doktoratu eta psikiatrian espezializatu zen. Musikan, piano jotzaile gisa (jazz kontzertuak emanez), musikagile gisa eta letra-idazle gisa aritu zen. Politikan ere parte hartu zuen, lehenik bere herriko parlamentuko diputatu gisa (1987tik aurrera); bere alderdi politikoaren, Ezkerreko Batasunaren, presidente gisa (1990etik aurrera) eta, azkenik, Finlandiako Kultura ministro gisa. Hala ere, literaturan nabarmendu zen batez ere, eta bere izena mundu osora hedatu zen. Antzerkiak eta literatura-kritikako liburu ugari idatzi zituen, baina poesiak eman dio ospe handiena. Bai gaiei bai baliabide estetikoei dagokienez, Poesia soziala izenaz ezagutzen denaren barruan kokatzen da haren poesia. Ironiaz eta umorez erabiltzen zituen topikoak eta jakite arrunta.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claes Andersson |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.