Clément Juglar

Clément Juglar (Paris (Frantzia), 1819ko urriaren 15a - Paris (Frantzia), 1905eko otsailaren 28a) frantses mediku eta ekonomialaria izan zen. Ekonomia-krisialdien azterketari buruzko liburu bat argitaratu zuen, Crises commmerciales et leur retour périodique en France, en Angleterre et aux Etats-Unis (1892). Lan horrek eragina izan zuen Joseph Schumpeter ekonomialariaren lanetan.

Clément Juglar

Société des amis des monuments parisiens (en) Itzuli presidentea

Bizitza
JaiotzaParis, 1819ko urriaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis, 1905eko otsailaren 28a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta estatistikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques
Société de statistique de Paris (en) Itzuli

Biografia eta lana

Joseph Clement Juglar Parisen jaio zen, Frantzian, 1819ko urriaren 15ean.

Mediku eta ekonomialari honek Crises commmerciales et leur retour périodique en France, en Angleterre et aux Etats-Unis liburua argitaratu zuen 1862an. Krisi ekonomikoak ez direla ezusteko gertaerak dio, komertzioaren, industriaren eta finantzaren gorabeherazko zikliko baten parte baizik. Ekonomiaren oparotasun eta krisi garaiak bata bestearen atzetik datozela ere esaten du eta hau guztiagatik ziklo ekonomikoaren aurkitzaile kontsideratzen da.

Eginiko lan estatistikoa aitortzearren, bataz beste zortzi urte t'erdiko iraupena duen zikloari bere izena eman zaio, Juglarren zikloa, kapitalismoaren jarduera ekonomikoaren oinarrizko zikloa, alegia.

Beste lan batzuk

Juglar Nazioarteko Estatistika Institutuko eta Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako partaide izan zen.

Zikloei buruzko lanak ez ezik, beste bi liburu ere idatzi zituen: Aldaketa eta jaulkipen askatasuna (1868) eta Jaulkipen, gordailutze eta deskontu bankuak (1884).

Ekonomia politikoari buruzko urtekari bat ere argitaratu zuen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.