Ciudad Juárez

Ciudad Juárez Mexiko iparraldeko muga-hiria eta Chihuahua estatuko udalerririk jendetsuena da, hiriburua ez den arren. Rio Grande ibaiaren hegoaldean kokaturik dago, bestaldean Estatu Batuetako El Paso (Texas) dagoelarik. Hiri horrekin lau zubiren bidez lotuta dago, urtean 20.000.000 bat pertsonaren igarobidea ahalbidetzen dutena. 2010ean 1.321.004 biztanle zituen.[1] Munduan azkarren hazten ari diren hirien artean dago, "gerra tokietatik kanpo munduko gunerik biolentoena" den arren.

Ciudad Juárez
Mexikoko herria
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
ProbintziaChihuahua
AlkateaArmando Cabada Alvídrez
Posta kodea32000
Geografia
Koordenatuak31°44′42″N 106°29′06″W
Map
Azalera188 km²
Altuera1120
Demografia
Biztanleria1.321.004 (2010)
Dentsitatea4.112,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1659
Telefono aurrizkia656
Ordu eremuaUTC−07:00
Hiri senidetuakChihuahua, Tecomán (en) Itzuli, Tijuana, El Paso, Las Cruces (Mexiko Berria), San Diego eta Mexiko Hiria
http://www.juarez.gob.mx/

Geografia

Klima

Hiriak basamortuko klima hotza dauka, BWk Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Ciudad Juárez)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.0 30.0 33.0 39.0 42.0 49.0 47.3 41.5 41.0 38.0 32.0 34.0 49.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.7 18.0 21.6 26.6 31.3 35.7 35.4 34.2 31.1 25.9 19.4 15.8 25.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.2 9.9 13.4 18.0 22.7 27.2 28.1 27.0 23.6 18.1 11.6 8.0 17.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 1.9 5.1 9.4 14.1 18.7 20.8 19.9 16.0 10.3 3.7 0.2 10.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -23.0 -18.0 -13.0 -5.0 1.0 5.0 10.0 10.0 7.0 -3.0 -13.4 -12.0 -23.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 12.1 11.3 7.8 5.6 7.8 17.9 50.7 49.6 47.1 22.8 10.1 11.4 254.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 3.5 2.6 2.1 1.3 1.8 3.0 6.7 6.7 5.2 3.8 2.6 2.5 41.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.72 0.69 0.57 0 0 0 0 0 0 0 0.50 0.41 2.89
Eguzki orduak 248 254 310 330 372 390 341 341 330 310 270 248 3744
Iturria (1): 1 Servicio Meteorológico Nacional (record highs and October record low)[2] (November record high, and record lows),[3]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (snowy days)[4] BBC Weather (sun only).[5]

Historia

1659an sortu zuten espainiar esploratzaileek "El Paso del Norte" izenarekin. Drogaren inguruko gerrak 1.600 hildako eragin zuen 2008an, eta 2.600 [2009]an. Hori dela-eta, NBEren parte hartzea eskatu zuten.

Feminizidioak

Ciudad Juarez mundu osoan oso ezaguna da emakumeen aurkako hilketengatik, 1993tik aurrera 1.000 feminizidio baino gehiago gertatu baitira. Roberto Bolaño idazleak "2666" lana idatzi zuen tragedia hori islatuz.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. Normales climatológicas 1951-2010. Servicio Meteorológico Nacional (Noiz kontsultatua: January 12, 2013).
  3. Normales climatológicas 1951-2010. Servicio Meteorológico Nacional (Noiz kontsultatua: January 12, 2013).
  4. Normales climatológicas 1951-1980. Colegio de Postgraduados (Noiz kontsultatua: January 12, 2013).
  5. Average Conditions: Abraham Gonzalez International Airport. BBC (Noiz kontsultatua: January 12, 2013).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.