Ciudad Ayala

Ciudad Ayala, lehen San José Mapachtlan, Ayala udalaren burua da. Cuautlaren hegoaldean dago, Morelos estatuan (Mexikon). Udalerri berean Anenecuilco, Tenextepango, Apatlaco eta Chinameca daude. 2010ean 6.777 biztanle zituen. Cuernavacatik, estatuaren hiriburutik, 60 kilometrotara dago. Cauatla, estatuaren bigarren hiria, sei kilometrotan dago. Hiri honetan 1919an Emiliano Zapata iraultzailea tiroz hil zuten.

Ciudad Ayala
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Morelos
Municipality of MexicoAyala (udalerria)
Geografia
Koordenatuak18°43′05″N 98°59′34″W
Map
Altuera1.147 m eta 1.231 m
Demografia
Biztanleria6.777
Informazio gehigarria
Sorrera1603
Telefono aurrizkia735
Ordu eremuaUTC−06:00
ayala.gob.mx

Mapachtlan

Mapachtlan nahuatl hizkuntzaz mapatxe asko dagoen tokia da.

Historia

Hiriaren webgunean horrela azaltzen du lekuaren historia: 1603an Don Nicolás Abadek San Francisco Mapachtlan Hacienda izenarekin ezagutzen zen etxaldea eraikitzeko agindua eman zuen. 1615ean kongregazio mailara iritsi zen. 1750ean, bertakoek eliza eraiki zuten,guneari José de Mapachtlan deituz. 1834an, Mexikoko Estatuaren Kongresu Legegilearen ekimenez, udalaren kategoriara eman zitzaion. 1868an, maiatzaren 13an, San Jose Mapachlan izena baztertu zen Villa de Ayala izena hartzeko; izen berria Francisco Ayala matxinatuaren omenez eman zitzaion. 1869 apirilaren 17tik Aiarako udalerria, Morelos estatu berriaren parte da.[1]

Ekonomia

Nekazaritza da sektore nagusia. Landatzen diren labore nagusiak hauek dira: artoa, arroza, azukre-kanabera, sorgo... Abeltzaintza ere badu bere garrantzia. Bainuetxeek eta herrietako festek turismoa erakartzen dute halaber.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.