City Under the Sea
City Under the Sea edota War-Gods of the Deep (euskaraz Itsaspeko Hiria edota Sakoneko Jainko-Gerrak), 1965eko Jacques Tourneur frantziar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia fikziozko film bat da. 1831ko Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen The City in the Se (Itsasoko Hiria) olerkian oinarritua dago. Vincent Price, Tab Hunter, Susan Hart, David Tomlinson eta John Le Mesurier aktoreek antzeztu zuten.
City Under the Sea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1965 |
Izenburua | City Under the Sea |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, abenturazko filma eta fantasiazko filma |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Tourneur |
Gidoigilea(k) | Charles Bennett (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Vincent Price Tab Hunter (en) ![]() Susan Hart David Tomlinson (en) ![]() John Le Mesurier (en) ![]() Dennis Blake (en) ![]() Henry Oscar Tony Selby (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Daniel Haller (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | American International Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Gordon Hales (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Stanley Black (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Stephen Dade (en) ![]() |
mgm.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Arrain-gizon bat kostaldeko gaztelu batean sartu eta eitsaspeko erregearen emaztearen antza duen Jill Tregillis (Susan Hart) emakumea bahituko du. Ben Harris (Tab Hunter) ingeniari gaztea eta Harol Tufnell-Jones (David Tomlinson) margolaria emakumea erreskatatzeko asmoz itsaspean barneratuko dira, horretarako itsaspeko hirira joan eta arrain-gizonen erregeari (Vincent Price) aurre egin beharko diote.
Aktoreak
- Vincent Price: Sir Hugh, Kapitaina
- David Tomlinson: Harold Tufnell-Jones
- Tab Hunter: Ben Harris
- Susan Hart: Jill Tregillis
- John Le Mesurier: Jonathan Ives erreberendoa
- Henry Oscar: Mumford
- Derek Newark: Dan
- Roy Patrick: Simon