Cittaslow
Cittaslow (citta italierazko hitza- "hiria"- eta slow ingelesezko hitza- "geldoa"- hitzen lotunea) 1999ko urrian Italian sortutako mugimendua da. Slow Food erakundean inspiratzen da; Cittaslowren helburuek hirietako bizi-kalitatea hobetzea barne hartzen dute, homogeneizazioari eta estandarizazioari aurre egiten dieten bitartean. Kultura-aniztasuna ospatzea eta babestea, eta hiriaren eta bere barnealdearen ezaugarriak Cittaslowen balioen muina dira.
Cittaslow | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Italia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1999 |
webgune ofiziala |
2023ko urtarrilean sareak 287 hiri[1] elkartzen zituen, gehienak Italian baina baita Australian, Austrian, Belgikan, Hego Korean eta beste herrialdetan ere. Euskal Herrian Balmaseda, Lekeitio eta Mungia mugimenduaren kideak dira.
Erreferentziak
- cittaslow.org. (2012). (pdf) Cittaslow International Network. .
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.