Cissé Mariam Kaïdama Sidibé
Cissé Mariam Kaïdama Sidibé (Timbuktu, 1948ko urtarrilaren 4a - Tunis, 2021eko azaroaren 6a) maliar politikaria izan zen. Maliko lehen ministroa izan zen 2011tik 2012ra. Afrikako herrialdea gobernatu zuen lehen emakumea izan zen.
Cissé Mariam Kaïdama Sidibé | |||
---|---|---|---|
2011ko apirilaren 3a - 2012ko martxoaren 22a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Timbuktu, 1948ko urtarrilaren 4a | ||
Herrialdea | Mali | ||
Heriotza | Tunis, 2021eko azaroaren 6a (73 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École nationale d’administration (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | baliorik ez |
1974tik 1989ra funtzionario aritu zen Enpresetako Ministerioan. Demokrazia Malira itzuli zenean, Amadou Toumani Touré presidentearen aholkulari izendatu zuten. Plangintza eta Nazioarteko Lankidetza ministro izan zen 1991tik 1992ra, eta Nekazaritza ministro 1992an. 2002an Landa Garapenerako ministro izan zen eta 2003an Tabakoaren Estatu Korporazioko lehendakari izendatu zuten.
2011ko apirilaren 3an Touré presidenteak lehen ministro izendatu zuen. 2012ko martxoaren 22an soldaduak matxinatu egin ziren, 2012ko tuareg matxinadaren aurrerapenarekin pozik ez zeudelako. Sidibé eta beste ministro batzuk atxilotu zituzten, eta kanpamentu militar batean giltzapetu, Katin.