Cirilo Martínez Novillo
Cirilo Martínez Novillo (Madril, Espainia, 1921eko uztailaren 9a - 2008ko uztailaren 15a) margolaria izan zen.
Cirilo Martínez Novillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vallecas, 1921eko uztailaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2008ko uztailaren 15a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Bizitza
Madrilgo Escuela de Artes y Oficios eta Escuela Superior de Pintura, Escultura y Grabado eskoletan egin zituen ikasketak. Garai hartan ezagutu zituen Daniel Vázquez Díaz eta Gaztelako paisaiaren tratamendu berezia ezaugarri zuen Escuela de Madrid taldeko zenbait kide. Zenbait aldizkari eta egunkaritako lankide izan zen.
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren espetxeratu egin zuten, eta espetxetik atera zenean alfonbretarako zirriborroak egiten hasi zen Luis XV.a, XVI.a, Chippendale eta beste estilo batzuetako marrazkietan oinarriturik, eta ondoren Parisa bidaiatu zuen ikasketak sakontzera.
Martínezen lana figuratiboa da gehienbat; izadi hilak eta irudiak egin zituen lehenengo aldian, eta geroago paisaiagile gisa nabarmendu zen. Bere obrak Espainiako eta atzerriko bilduma pribatuetan eta Madrilgo Gaur Egungo Arte museoan, Bilboko Arte Ederretakoan eta abarretan daude ikusgai. Hainbat erakusketa egin ditu bere karreran zehar, bai bakarkakoak zein taldekakoak. Bakarkako lehen erakusketa 1947an egin zuen Madrilgo Buchholz galerian, eta geroztik aipagarriak ditu Parisko Galerie Eponekoa (1964), Zuricheko Galerie Burdeken egindakoa (1964) edota Suitzako Müller galeriakoa (1967). Talde-erakusketei dagokionez, hainbat erakusketa eta azokatan parte hartu du, adibidez Veneziako Biurtekoan (1950 eta 1954).
1990eko hamarkadatik aurrera, bere obran aldaketak izan ziren:[1]
« | Su pintura se va depurando hacia una poética del color, con predominio de grandes campos tonales, quedando los personajes ajenos a la composición, tan sólo como un punto referencia, lo que le confiere a la obra una mayor fuerza. [...] trabaja en grandes formatos, que se adaptan a su concepto estético actual, concibiendo en muchos casos paisajes sobre un mismo tono, limitándose a grises/azulados, ocres/tostados; gamas en las que parece sentirse muy identificado y que confieren incluso a la composición un cierto halo misterioso. | » |
Bere bizitzako azken urteetan, eta osasun-arazoak izan arren, Martínez Novillok ezaugarri berriak txertatzen ditu bere sortze-prozesuan: paisaiak ordu arte erabili ez zituen nahasketa eta konbinazio berrietatik lortutako koloreekin margotzen ditu. Horixe azaldu zuen Juan Gris Galerian egindako erakusketan, azkena izango zena (2006):[1]
« | La vitalidad y el rigor desplegados por el pintor quedan bien patentes en los lienzos de esta exposición, pintados con una libertad y un dominio absolutamente sorprendentes. Es una pintura fresca y joven, pero con la sabiduría de un maestro. | » |
Hil arte margotzen jarraitu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- "Biografía", in Cirilo Martínez Novillo. Principio y fin, 2010. Ikus www.martíneznovillo.com.
Kanpo estekak
- www.martineznovillo.com, artistaren webgune ofiziala (biografia, obrak, bibliografia, etc.).