Circa
Latinezko circa hitza, c., ca. edo cca. laburtua, euskaraz inguru[1] edo gutxi gorabehera esan nahi du. Bibliografia zientifikoa erabiltzen denean, ezin dela datu zehatz bat adierazi esan nahi du, nahiz eta badaude erreferentzia moduan erabiltzeko datuak.
Adibideak:
- 1732–1799, urte biak zehatzak dira.
- c. 1732–1799, lehenengo urtea gutxi gorabeherakoa da, eta bigarrena zehatza.
- 1732 – c. 1799, lehenengo urtea zehatza da, eta bigarrena gutxi gorabeherakoa.
- c. 1732–c. 1799, urte biak gutxi gorabeherakoak dira.
Erreferentziak
- .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.