Cinderella Man
Cinderella Man (euskaraz literalki Mari Errauskin Gizona) 2005eko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Russell Crowe, Renée Zellweger, Paul Giamatti, Bruce McGill eta Craig Bierko aktoreek antzeztu zuten. James J. Braddock boxeolariaren bizitzari buruzko biografia filma da.
Cinderella Man | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2005 |
Izenburua | Cinderella Man |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa eta boxing film (en) ![]() |
Iraupena | 145 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto, Hamilton eta Fairmont Royal York (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ron Howard |
Gidoigilea(k) | Akiva Goldsman |
Antzezlea(k) | |
Russell Crowe (James J. Braddock) Renée Zellweger Paul Giamatti (Joe Gould (en) ![]() Craig Bierko (Max Baer) Paddy Considine Bruce McGill Connor Price (en) ![]() Ariel Waller (en) ![]() Rosemarie DeWitt Nicholas Campbell Ron Canada Matthew G. Taylor (Primo Carnera) Fulvio Cecere Clint Howard Gavin Grazer Boyd Banks Daniel Kash Aaron Abrams (en) ![]() Krysta Carter (en) ![]() Rance Howard Sergio Di Zio (en) ![]() Rick Cordeiro (en) ![]() Philip Craig (en) ![]() David Huband (en) ![]() Linda Kash Gene Pyrz (en) ![]() Chuck Shamata (en) ![]() Troy Amos-Ross (en) ![]() ![]() Mark Simmons (en) ![]() ![]() Art Binkowski (en) ![]() ![]() Robert Smith (en) ![]() Angelo Dundee (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Brian Grazer Penny Marshall |
Konpainia ekoizlea | Imagine Entertainment (en) ![]() Penny Marshall Touchstone Pictures |
Edizioa | Daniel P. Hanley (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Wynn Thomas (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Thomas Newman |
Argazki-zuzendaria | Salvatore Totino |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Jersey, New York eta Hudson konderria (New Jersey) |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | boxeoa |
Historia | |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 78. Oscar Sariak Paul Giamatti Muntatze onenaren Oscar Saria 78. Oscar Sariak Daniel P. Hanley (en) ![]() ![]() Makillaje onenaren Oscar Saria 78. Oscar Sariak David LeRoy Anderson (en) ![]() ![]() |
movies.co.jp… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hiru Oscar Sarietarako, bi Urrezko Globo Sarietarako eta bi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
Bitxikeria gisa, filma hau girotutako garaian mundu mailan aski ezaguna zen Paulino Uzkudun euskal boxeolariarekin borrokatu zen Max Baer estatubatuar boxeolaria agertzen da.
Argumentua
Depresio Handia. James J. Braddock (Russell Crowe) irlandar-estatubatuarrak 1929ko kraxaren eragin ekonomikoak jasan eta bere burtsako inbertsioak galdu dituenez, boxeolari profesional bilakatzea beste irtenbiderik ez du izanen. Portuan zamalari gisa lan egin eta bere familia txirotasunean bizi da. Bere managerrak (Paul Giamatti) beregan sinisten du eta jada hain gaztea izan ez arren Bradock boxeolari izatera bulzataraziko du. Braddockek hasiera batean teknika oso fina ez izan arren, bere kemen eta ausardiari esker arerio ugari garaitzea lortuko du. Bere emazteak (Renée Zellweger) ez du boxeolaria izata nahi eta managerrarekin eztabaidak izan ohi ditu, baina azkenean txirotasunak hala beharturik emazteak ere bere senarra kirol horretan jardutea onartu beharko du. Borrokaldi batzuen ondoren, Bradockek hainbat arerio kolpez hil dituen Max Baer (Craig Bierko) boxeolari zakarraren aurka borrokatuz herrialdeko titulua eskuratzeko aukera izango du. 15 erasoladiren ondoren jendeak 9 1eri Max Baerren alde apustu egiten du, baina Braddockek dene harridurarako Baerren kolpe latzak jasan eta bere buruan arerioaren eskuin bortitza pairatuko du. Azkenean puntuetara AEBtako pisu astunen txapelketa irabaztea lortuko du.
Aktoreak
- Russell Crowe: Jim Braddock
- Renée Zellweger: Mae Braddock
- Paul Giamatti: Joe Gould
- Craig Bierko: Max Baer
- Rosemarie DeWitt: Sarah Wilson
- Paddy Considine: Mike Wilson
- Bruce McGill: Jimmy Johnson
- David Huband: Ford Bond
- Connor Price: Jay Braddock
- Ariel Waller: Rosemarie "Rosy" Braddock
- Patrick Louis: Howard Braddock
- Linda Kash: Sra. Lucille Gould
- Nicholas Campbell: Sporty Lewis
- Ron Canadà: Joe Jeanette
- Gene Pyrz: Jake
- Chuck Shamata: Pare Roddick
Kanpo estekak
- Cinderella Man filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)