Cinco de Mayo

Cinco de Mayo (euskaraz literalki maiatzaren 5a) Mexikoko jaieguna da, 1862ko maiatzaren 5ean izan zen Pueblako guduan Mexikoko indarren garaipenaren omenezkoa.

Cinco de Mayo
Irudia
Motajaiegun
Commemorates (en) ItzuliBattle of Puebla (en) Itzuli
EgunMaiatzaren 5
HerrialdeaMexiko eta Ameriketako Estatu Batuak
Hashtag#CincodeMayo

1862ko maiatzaren 9an, Benito Juárezek Pueblako guduaren urteurrena jaiegun nazionala izango zela adierazi zuen.[1] Gaur egungo Mexikon, Pueblako guduaren urteurrena batez ere Pueblan bertan ospatzen da eta ez da jaiegun nazionaltzat hartzen.[2] Hala ere, Cinco de Mayo izeneko kale bat gutxienez dago herrialde osoko ia herri eta hiri guztietan.[1]

Cinco de Mayo ospatzea askoz ezagunagoa da AEBetan[3]. Time aldizkariaren arabera, Cinco de Mayo ospakizuna oso ezaguna bihurtu zen herrialde honetan 1940ko hamarkadan.[4] Jaiegun honi "Mexikar Harrotasunaren Eguna"[5] edo "Latinoamerikar Harrotasunaren Eguna"[6] deitzen zaio. Horrez gain, maiatzaren 5a Mexikoko Independentzia Eguna esatea oso ohikoa da, nahiz eta okerra den.[2][7][5]

Jaiegun hau San Patrizio egunaren baliokide mexikarra dela esaten da batzuetan. Mexikoko sukaldaritzarekin, musika nazionalarekin eta dantzarekin ospatzen da. Jai eta inauteriak ospatzen dira. Zenbait eremutan, ospakizuna aste oso batez luzatu daiteke. Jaialdirik ezagunenak Chicagon, Denverren, Portlanden eta Saint Paulen egiten dira.[8]

Cinco de Mayoren ospakizunak edari alkoholdunak edatearekin batera izaten direnez, jaiegunerako ingelesezko izen komiko bat zabaldu da: Cinco de Drinko.[7][9] Kritikariek nabarmendu dute Cinco de Mayoren loturak Mexikoko edari alkoholdunen hedapenarekin jaiegun hau ezagunagoa egiten duela hainbat etnien artean, baina mexikarrei buruzko estereotipo negatiboen iturri ere bihurtzen dela.[10]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Burton, Tony. (2011). «Cultural adaptation: the Cinco de Mayo holiday is far more widely celebrated in the USA than in Mexico» Geo-Mexico.
  2. (Gaztelaniaz) Parogni, Ilaria. (2022). «¿Qué se celebra el Cinco de Mayo?» The New York Times jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/05/10).
  3. (Ingelesez) Bulkeley, Deborah. (2007). «Cinco de Mayo celebrations run all weekend» Deseret News jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011/08/17).
  4. (Ingelesez) Romero, Frances. (2011). «Happy St. Patrick's Day: Top 10 Drunkest Holidays» Time jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012/11/13).
  5. (Gaztelaniaz) Grant, Will. (2015). «La fiesta mexicana que se celebra más en Estados Unidos» BBC News jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/05/10).
  6. (Gaztelaniaz) Carreño Figueras, José. (2012). «5 de Mayo en Estados Unidos: el origen de la fiesta» Excelsior jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/05/05).
  7. (Ingelesez) Garcia, Marcela E. (2006). «'Cinco to drinko?' Not for me, amigo» Boston.com jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021/09/26).
  8. (Gaztelaniaz) Leopold, Todd. (2015). «¿Por qué Estados Unidos celebra el Cinco de Mayo?» CNN México jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015/07/16).
  9. (Ingelesez) «Cinco de Drinko» Urban Dictionary jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/05/10).
  10. (Ingelesez) «Cinco de Mayo» Encyclopedia Britannica jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022/05/10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.