Cinchona

Cinchona Rubiaceae familiako eta Gentianalen ordenako landare fanerogamoen genero bat da.

Cinchona
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
SubfamiliaCinchonoideae
Generoa Cinchona
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakJesuit's bark (en) Itzuli eta Kinina

Izena

Lineok izendatu zuen Francisca Enríquez de Rivera andrearen omenez, Chinchóngo IV. Kondearen bigarren emaztea, Luis Jerónimo Fernández de Cabrera y Bobadilla, bera izan baitzen, tradizioaren arabera, Mundu Zaharreko jendearen artean landare honen azalaren propietate sendagarriak aurkitu zituena. Lineok 'chi' soinu espainiarra italiar erara transkribatu zuen: 'ci', garai hartan ohikoa zena.

Deskribapena

5-15 metroko altuera duten zuhaixka handien edo zuhaitz txikien 25 espezie ditu[1].

Hostoak kontrajarriak eta lantzeolatuak ditu, dezimetro batetik laura eta hostoiraunkorra da. Loreak zuriak, arrosak edo gorriak dira, panikula terminaletan sortuak. Fruitua hazi ugariko kapsula bat da.

Erabilera

Genero honetako espezie batzuek, adibidez Cinchona officinalis edo kina, kinina sortzen dute, ezaugarri antipiretikoak, antipaludikoak eta analgesikoak dituen alkaloide bat. Bere propietateak aurkitzeak iraultza ekarri zuen medikuntzan, eta gaur egun ere, kinina helburu medikoetarako erabiltzen da[2][3].

Espezieak

  • Cinchona anderssonii Maldonado
  • Cinchona antioquiae L.Andersson
  • Cinchona asperifolia Wedd.
  • Cinchona barbacoensis H.Karst.
  • Cinchona calisaya Wedd.
  • Cinchona capuli L.Andersson
  • Cinchona fruticosa L.Andersson
  • Cinchona glandulifera Ruiz & Pav.
  • Cinchona hirsuta Ruiz & Pav.
  • Cinchona krauseana L.Andersson
  • Cinchona lancifolia Mutis
  • Cinchona lucumifolia Pav. ex Lindl.
  • Cinchona macrocalyx Pav. ex DC.
  • Cinchona micrantha Ruiz & Pav.
  • Cinchona mutisii Lamb.
  • Cinchona nitida Ruiz & Pav.
  • Cinchona officinalis L.
  • Cinchona parabolica Pav. in J.E.Howard
  • Cinchona pitayensis (Wedd.) Wedd.
  • Cinchona pubescens Vahl
  • Cinchona pyrifolia L.Andersson
  • Cinchona rugosa Pav. in J.E.Howard
  • Cinchona scrobiculata Humb. & Bonpl.
  • Cinchona villosa Pav. ex Lindl.

Erreferentziak

  1. «Search results — The Plant List» www.theplantlist.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  2. «Cinchona Febrifuge» The Indian Medical Gazette 13 (4): 107–108. 1878-04-01 ISSN 0019-5863. PMID 28997438. PMC 5130665. (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
  3. (Ingelesez) Goss, Andrew. (2014-03). «Building the world's supply of quinine: Dutch colonialism and the origins of a global pharmaceutical industry» Endeavour 38 (1): 8–18.  doi:10.1016/j.endeavour.2013.10.002. (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.