Cinca
Cinca (aragoieraz a Zinca) Iberiar Penintsulako ipar-ekialdeko ibaia da Aragoiar Pirinioetako Pinetako zirkuan (Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala) jaio eta Segre ibaian ahoa dutena.
Cinca Cinca (es) Zinca (ar) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai eta ur-laster |
Luzera | 170 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°03′13″N 0°11′47″E |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 9.000 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Lakuak | Medianoko urtegia eta El Gradoko urtegia |
Bokalea () | Segre ibaia (Q11954416 ) |
Ibilbidea
Pinetako zirkuan jaioa, ur-jauzi eta uhaitzen artean hasten du bere ibilbidea Tres Sorores izeneko mendizerran. Bertan La Larri ibaia etortzen zaio. Bielsan Barrosa ibaiadarra datorkio eta, pixka bat aurrerago, Cinqueta ibaia. Aínsan eskuinaldetik Ara ibaiaren urak etortzen zaizkio, Medianoko urtegia sortuz. Entremón haitzartea zeharkatu ondoren El Grado urtegia eraiki zuten. Urtegia pasa ondoren, ezkerraldetik Ésera ibaiadarra datorkio.
Eskuinaldetik Vero ibaia eta Monzónen Sosa ibaia datozkio. Eskuinaldetik Alcanadre hartu eta berehala, Massalcoreigen Segren du ahoa.