Cima Coppi

Cima Coppi (euskaraz: «Coppi Gaina») Italiako Giroaren edizio bakoitzean txirrindulariek igaro behar duten mendaterik altuena da.

1965ean ezarri zuten Fausto Coppi txirrindulari italiarraren omenez, hura desagertu eta bost urtera.

Gailurra urtez urte aldatzen da, Italiako Giroan hartutako ibilbidearen arabera, baina Coppi Gain nagusiak Stelvio Pasabidea izaten jarraitzen du. 2758 metrorekin, historiako punturik altuena da Giroa. Stelvio Cima Coppi izan da 1972, 1975, 1980, 1994, 2005, 2012, 2014, 2017 eta 2020ko edizioetan. 1965, 1988 eta 2013an bertatik pasatzea aurreikusita ere egon zen, baina lehenengo kasuan lur-irristatze baten ondorioz igoera gailurretik 800 metrora amaitu zen, eta beste biak eguraldi txarragatik ez zuten egin.

1989an Gavia Pasabidea eta 1995ean Agnello Pasabidea bertan behera ere geratu ziren, irristatzeengatik. 2001ean ez zuten Colle Faunierara igo korrikalarien protesta batengatik, eta 2009an Coppi Gaina hasiera batean Majellan egongo zen 2068 metrora, baina ibilbide aldaketa baten ondorioz Sestrieren izan zen, 2035 metroko altueran.

2014ko edizioak berezitasun bat izan zuen: etapa berean Gavia eta Stelvio igaro ziren, igoera bat bestearekin kateatuz. Ibilbide hori Giroaren aurreko edizioetan aurreikusita egon zen (aurreko urtean azkenekoz), baina inoiz ezin izan zen egin, egoera klimatiko txarrak edo arriskutsuak zirela-eta.

Coppi Gaina, mendiko sailkapenerako puntu gehien ematen dituen mendatea da, bere gailurretik lehenengoak 40 puntu jasoz (2014tik), 1. mailako mendate batek 32 ematen dituen bitartean.

Ibilbide historikoa

Urtea Cima Coppi Altuera Irabazlea
1965Stelvioko igarobidea≃2000 mItalia Graziano Battistini
1966Pordoi mendatea2239 mItalia Franco Bitossi
1967Tre Cime di Lavaredo2320 mItalia Felice Gimondi
1968Tre Cime di Lavaredo2320 mBelgika Eddy Merckx
1969Paso Sella2214 mItalia Claudio Michelotto
1970Pordoi mendatea2239 mItalia Luciano Armani
1971Grossglockner2506 mItalia Pierfranco Vianelli
1972Stelvioko igarobidea2758 mEspainia José Manuel Fuente
1973Giau mendatea2236 mEspainia José Manuel Fuente
1974Tre Cime di Lavaredo2320 mEspainia José Manuel Fuente
1975Stelvioko igarobidea2758 mEuskal Herria Francisco Galdós
1976Paso Sella2214 mEspainia Andres Gandarias
1977Paso de Valparola2192 mEspainia Faustino Fernández Ovies
1978Paso Valles2032 mItalia Gianbattista Baronchelli
1979Pordoi mendatea2239 mItalia Leonardo Natale
1980Stelvioko igarobidea2758 mFrantzia Jean-René Bernaudeau
1981Tre Cime di Lavaredo2320 mSuitza Beat Breu
1982Col d'Izoard2361 mBelgika Lucien Van Impe
1983Pordoi mendatea2239 mEuskal Herria Marino Lejarreta
1984Pordoi mendatea2239 mFrantzia Laurent Fignon
1985Simplon mendatea2005 mKolonbia Reynel Montoya
1986Pordoi mendatea2239 mEspainia Pedro Muñoz Machín
1987Pordoi mendatea2239 mFrantzia Jean-Claude Bagot
1988Stelvioko igarobidea2758 m
1989Gavia pasabidea2621 m
1990Pordoi mendatea2239 mItalia Maurizio Vandelli
Frantzia Charly Mottet
1991Pordoi mendatea2239 mItalia Franco Vona
Italia Franco Chioccioli
1992Pordoi mendatea2239 mItalia Claudio Chiappucci
1993Pordoi mendatea2239 mEuskal Herria Miguel Indurain
1994Stelvioko igarobidea2758 mItalia Franco Vona
1995Agnello mendatea2744 m
1996Gavia pasabidea2621 mKolonbia Hernán Buenahora
1997Pordoi mendatea2239 mKolonbia José Jaime González
1998Paso Sella2214 mItalia Marco Pantani
1999Gavia pasabidea2621 mKolonbia José Jaime González
2000Agnello mendatea2744 mKolonbia José Jaime González
2001Paso Fauniera2511 m
2002Pordoi mendatea2239 mMexiko Julio Alberto Pérez Cuapio
2003Paso de Esischie2366 mKolonbia Freddy González
2004Gavia pasabidea2621 mKroazia Vladimir Miholjević
2005Stelvioko igarobidea2758 mVenezuela José Rujano
2006Gavia pasabidea2621 mEuskal Herria Juanma Garate
2007Agnello mendatea2744 mFrantzia Yoann Le Boulanger
2008Gavia pasabidea2621 mMexiko Julio Alberto Pérez Cuapio
2009Sestriere2035 mItalia Stefano Garzelli
2010Gavia pasabidea2618 mSuitza Johann Tschopp
2011Giau mendatea2236 mItalia Stefano Garzelli
2012Stelvioko igarobidea2758 mBelgika Thomas De Gendt
2013Tre Cime di Lavaredo2304 mItalia Vincenzo Nibali
2014Stelvioko igarobidea2758 mItalia Dario Cataldo
2015Colle delle Finestre2178 mEuskal Herria Mikel Landa
2016Agnello mendatea2744 mItalia Michele Scarponi
2017Stelvioko igarobidea2758 mEuskal Herria Mikel Landa
2018Colle delle Finestre2178 mErresuma Batua Chris Froome
2019Passo Manghen2047 mItalia Fausto Masnada
2020Stelvioko igarobidea2758 mAustralia Rohan Dennis
2021Giau mendatea2233 mKolonbia Egan Bernal
2022Passo Pordoi2239 mItalia Alessandro Covi

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.