Ciencia Nueva argitaletxea

Ciencia Nueva argitaletxea (gaztelaniaz: Editorial Ciencia Nueva) 1965ean sortutako argitaletxe txiki bat izan zen. Sortzaileen artean Espainiako Alderdi Komunistaren militante ugari zegoen. Helburua saiakerak argitaratzea zen: historia, filosofia... baina baita ere literatuta. Frankistek 1970ean itxi egin zuten.

Ciencia Nueva argitaletxea
Datuak
Motaargitaletxea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1965
SorlekuaMadril
Desagerpena1970

Historia

Madrilen 1965eko urrian erantzukizun mugatuko sozietatearen merkataritza elkarte gisa sortu zen. Proiektuaren asmoa kultura espainiarra aldatzeko benetako palanka izatea zen. Sortzaileen artean hamabi gazte unibertsitari zeuden, batzuk Alderdi Komunistarekin oso lotuta: María Teresa Bort León, José Esteban Gonzalo, Valentina Fernández Vargas, Javier Gallifa Olive, Rosario de la Iglesia Ceballos, Alberto Méndez Borra, Luis Lorenzo Navarro, María Rosa de Madariaga Álvarez Prida, Jesús Munárriz, Lourdes Ortiz, Carlos Piera y Rafael Sarró Iparraguirre. Geroago Jaime Ballesteros, militante komunista historikoa, gehitu zen.

Lehen zuzendaria Jesus Munárriz donostiarra izan zen. Ondoren beste izen aldatu ziren: Valeriano Bozal, Antonio Elorza, Domingo Plácido, Manuel Sacristán, Roberto Mesa, José Antonio Méndez eta Rosario de la Iglesia. Diseinua Alberto Corazónen ardura zen.

Argitaletxeak lan handia egin zuen. Bakarrik 1968 arte 48 liburu plazaratu zuen. 1969an, ordea, estatu osoan egoera oso gatazkatsua zen eta Francok Salbuespen-egoera ezarri zuen. Egoera horrek ondorio asko izan zituen, tartean Ciencia Nueva ixtea. Itxiera Carlos Robles Piquer, garaiko kultura zuzendari orokor frankistaren eskutik heldu zien.[1] Ez zen bakarra izan; beste hiru ere itxi zituzten: Ricardo Aguilera, Halcón edizioak eta Donostiako Equipo argitaletxea. Halaber ZYX eta Edicusa gaineko presioa handitu zen.

1970an argitaletxeak berriro irekitzeko saiakera egun zuen. Zuzendari berria Celso Fernández-Mayo zen. Baina gobernuaren zentsurak ezinezko bihurtu zituen inbertsioak berreskuratzeko lanak.[2]

Izenburu batzuk

Hona hemen argitaletxearen titulu batzuk:

  • 1967:Roman Jakobson eta Morris Halle: Fundamentos del lenguaje.
  • 1967:Miguel Labordeta: Punto y aparte.
  • 1967:Llorente: La Inquisición y los españoles.
  • 1968:Carlos Bousoño: Oda en la ceniza.
  • 1968:Robespierre: Discursos e informes en la convención.
  • 1968:Maximo Gorki: La madre.
  • 1969: Egile Batzuk: La Universidad.
  • 1970:Gustavo Bueno: El papel de la filosofía en el conjunto del saber.

Erreferentziak

  1. Javier Cerezo Röll: Politicus interruptus, 82 or.
  2. Rojas Claros, Francisco, Dirigismo cultural y disidencia editorial en España (1962-1973). Alicante, Universidad de Alicante, 2013.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.