Cidomo

Cidomoa Indonesiako zalgurdi txiki bat da, generalki poniek eramanda. Gurdi mota hau bereziki Lombokeko Sondako uharte txikietan zein Gili uhartetan erabiltzen da.

Ezaugarriak

Orohar zalgurdi hauek kolore bizikoak dira. Txintxarri eta borla ugariekin apaingarritzat eta pneumatikoak gurpiltzat. Zalgurdiak lau lagunentzako lekua izaten omen du, bi aurreneko aldean eta beste biak atzekaldean. Gili uhartetan ohiko garrraio tresna da, zeren eta motordun ibilgailuak debekaturik baitaude.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.