Cidade de Deus
Cidade de Deus Brasilgo filma da, 2002. urtekoa. Fernando Meirelles-ek zuzendua Kátia Lund-en laguntzarekin. Paulo Lins egilearen izen bereko liburutik Bráulio Mantovani-k gidoia egin zuen . Filmean favela bateko pertsonaia batzuen hainbat kontu ikusten dira. Favela hori, Cidade de Deus, benetan existitzen den tokia da. Filmean ikusten diren gertakizunak benetan favela horretan 1960-1980 urteetan gertatutako kontuetan oinarrituta daude. Paulo Lins nobelagilea benetako gertakizun eta pertsonaietan oinarritu zen.
Cidade de Deus | ||||
---|---|---|---|---|
hainbat artistaren filma | ||||
Egilea(k) | hainbat artista | |||
Argitaratze-data | 2002 | |||
Izenburua | Cidade de Deus | |||
Jatorrizko hizkuntza | portugesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Brasil eta Frantzia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Honen izena darama | City of God (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma, sarbide-bizipena, lan literario batean oinarritutako filma eta hood film (en) | |||
Iraupena | 128 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | City of God (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Rio de Janeiro | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Fernando Meirelles Kátia Lund | |||
Gidoigilea(k) | Bráulio Mantovani | |||
Antzezlea(k) | ||||
Alexandre Rodrigues Alice Braga Leandro Firmino Phellipe Haagensen Douglas Silva Jonathan Haagensen (en) Matheus Nachtergaele Seu Jorge Graziella Moretto Roberta Rodrigues Paulo Lins Thiago Martins Micael Borges Dani Ornellas Marcello Melo Edward Boggis Mary Sheyla Daniel Zettel Darlan Cunha Gero Camilo Babu Santana Charles Paraventi (en) Olivia Araújo Sérgio Chapelin Renato de Souza Michel Gomes Arlindo Lopes | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Maurício Andrade Ramos (en) Andrea Barata Ribeiro (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Videofilmes (en) StudioCanal (en) Wild Bunch (en) | |||
Ekoizle eragilea | Walter Salles Donald Ranvaud (en) | |||
Edizioa | Daniel Rezende (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Tulé Peak (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Antonio Pinto Ed Côrtes (en) | |||
Argazki-zuzendaria | César Charlone | |||
Jantzi-diseinatzailea | Bia Salgado (en) Inês Salgado (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Rio de Janeiro eta Cidade de Deus (en) | |||
Argumentu nagusia | drug-related crime (en) , goal pursuit (en) , Favela eta indarkeria | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Europako Zinemaren Saria, Europaz kanpoko Film Onenarentzakoa 15th European Film Awards (en) Fernando Meirelles Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak Bráulio Mantovani Muntatze onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak Daniel Rezende (en) Argazkigintza onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak César Charlone Zuzendari onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak Fernando Meirelles | |||
miramax.com… | ||||
hainbat artistaren kronologia | ||||
|
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Filmaren hasieran ondo armaturiko gazte eta ume batzuk korrika ikusten dira iheska doan oilo baten atzetik. Kameraren bidaia horri esker, favelako pertsona eta kale batzuk ikusiko dira. Gero, narratzailea eta protagonista nagusia izango den Buscapé pertsonaia agertuko da argazki-kamera bat aldean duela bere lagunarekin, Barbarinho-rekin, solasean.
Buscapé hori izango da filmeko narratzailea. Bere haurtzaroko kontuak eta bere gaztaroko kontuak azalduko dizkio filmaren ikusleari. Bere favelan izandako gatazkak eta gatazka horietan protagonismo berezia izango duten hainbat pertsonen bilakaera eta heriotza ikusiko dira filmean zehar.
15 eszenak
Filma 15 eszenatan banaturik ematen da DVDan:
- Hasiera
- Delinkuente hirukotea. Moteleko lapurreta.
- Cabeleira eta Berenice
- Cabeleira, Marreco eta Alicateren bilakaera. Hirukotearen amaiera.
- Apés aretoa. Doña Celia. - Grande. - Cenouraren hastapenak.
- Ze Pequeno-ren igoera
- Bené pijo bilakatu zenekoa
- Umeen lapur taldea
- Buscapé eta Bené bizimoduz aldatu nahi zutenekoa
- Bené-ren despedida. Argazki kamera batengatik eztabaidan.
- Mané Galinha heroi.
- Ciudade de Deus-eko gerra. Infernua. Buscapé-ren kazetaritzan lehen urratsak.
- Buscapé-ren lehen argazki ospetsuak
- Marina kazetariarekin
- Amaierakoa. Buscapé-ren argazkirik interesgarrienak. Zer argitaratu?
Aktoreak - Pertsonaiak
(Alfabetikoki)
- Alex Luiz de Avellar Sarmento — "Adoçante"
- Alexandre Rodrigues — "Buscapé". Protagonista nagusia. Argazkigilea izan nahi duen mutila.
- Alice Braga — Angélica. Buscapé-ri gehien gustatzen zaion neska. Hasieran Thiago ilegorriaren neskalaguna. Geroago Manérekin.
- Charles Paraventi — "Tio Sam" edo "Charlie". Favelako arma hornitzaile nagusia.
- Christian Duurvoort — "Paulista".
- Daniel Zettel — Thiago. Ilegorria. Hasieran Angélicaren mutila. Geroago Zé Pequenoren taldekidea.
- Dani Ornellas — "Paraíba"-ren bizilaguna, auzokidea.
- Darlan Cunha — "Filé com Fritas". Zé Pequenoren taldeko mutiko gaztea. Mandatuak egiten ibiliko da. Nola hiltzen den ikusiko da. Mané Galinha-k itxiko dizkio begiak.
- Douglas Silva — "Dadinho" (Zé Pequeno quando criança). Antagonista. Favelako nagusia. Hasieran lapurra. Gero narkotrafikatzailea.
- Edson Montenegro — "Busca-pé"-ren aita.
- Edson Oliveirra — "Barbantinho". Buscapé protagonistaren laguna. Buscapé ondoan gehien agertuko den mutila.
- Emerson Gomes — "Barbantinho" (txikitan)
- Felipe Silva — Rafael.
- Gero Camilo — "Paraíba". Filmaren hasieran agertuko den pertsonaia. Poliziaren zelataria. Salataria. Bere emaztea hilko du.
- Graziella Moretto — Marina Cintra. Filmaren bukaera aldera agertuko den kazetaria.
- Guilherme Aparecido Aguilar - "Tanajura"
- Jefechander Suplino — "Alicate". Filmaren hasierako hirukotekideetako bat. Elizan bilatuko du babesa.
- Jonathan Haagensen — "Cabeleira". Filmaren hasierako hirukotekideetako bat. Hirukoteko liderra eta Bené-ren anaia nagusia. Neska batengan, Berenice-rengan, bilatuko du babesa.
- Karina Falcão — "Paraíba"-ren emaztea.
- Leandra Miranda — "Lúcia Maracanã"
- Leandro Firmino da Hora — "Zé Pequeno". Antagonista. Narkotrafikatzaile talde nagusiko burua.
- Luis Otávio — "Buscapé" (protagonista txikitan)
- Luiz Carlos Ribeiro Seixas — "Touro"
- Marcos Junqueira — Otávio
- Matheus Nachtergaele — Sandro "Cenoura". Narkotrafikatzaile talde bateko nagusia. Ze Pequenoren etsaia.
- Maurício Marques — "Cabeção" - "Buruhandi" Filmaren hasieran dirua edonola irabazi nahi zuen polizia. Filmaren bukaeran arma salmentan zebilen polizia burua.
- Micael Borges - "Caixa Baixa" Umeen lapur taldeko altuena.
- Michel de Souza Gomes — "Bené" (Txikitan, Dadinhoren lagunik onena).
- Paulo César "Jacaré" — "Tuba" Zé Pequeno-ren kidea. Pequenok, bere kalakarekin nazka-nazka eginda, tiroa bota.
- Phellipe Haagensen — "Bené". Zé Pequeno-ren kiderik onena.
- Renato de Souza — "Marreco". Buscapé-ren anaia nagusia. Hasierako hirukotekideetako beste bat.
- Ricardo Pagotto Piai - "Chicão"
- Roberta Rodrigues — Berenice. Cabeleira-ren neskalaguna. Filmaren erdialdean-edo beste trafikatzaile batekin ikusiko dugu.
- Robson Rocha — "Gélson"
- Rubens Sabino — "Neguinho" - Bere aitaren heriotzaz mendekua hartzeko Mané Galinha-ren taldean sartuko den mutikoa.
- Sabrina Rosa — "Galinha"-ren neska.
- Seu Jorge - "Mané Galinha" Autobusetako tiket saltzaile bezala ezagutuko dugun pertsonaia. Filmaren azken zatian indarra hartuko duen pertsonaia. Cenoura-ren taldean sartuko da. (Galinha hitzak oilo(bustia) esan nahi du).
- Thiago Martins — "Lampião"
- Thiago Berto Jardim — "Zelão"
Filmatzea. Filmaren grabazioa.
Filma Cidade de Deus favelan grabatu nahi izan zuten arren bazekiten oso zaila izango zela. Filma grabatzen hasi baino sei hilabete lehenago film labur bat grabatu zuten eta bazekiten favela horretan luze grabatzea ia ezinezkoa izango zela. Film laburra aste betean, azkar, grabatu behar izan zuten eta problema ugari, besterik ez zuten izan.
Berriro ere Cidade de Deus-era joan zirenean filmatzera, lehen egunean jakin zuten ezin izango zutela filma egin, favelako "jabeak" adierazi zuelako filmaren gidoia bortitzegia zela eta gazteentzako eredu txarra zela horrelako filmetan agertzen ziren narkotrafikatzaileak. Filmeko zuzendariek-eta mezulari batzuen bidez jakin zuten ezin izango zutela Cidade de Deusen bertan filmatu.
Favela hartan filmatzerik ez zegoela argi zegoen. Tiroen hotsak entzuten ziren etengabe, poliziak ez zuen ingurua inondik inora kontrolatzen, poliziaren aginpiderik eza ageri-agerikoa zen, eta narkotrafikatzaileak edonon agintzen zuten. Cidade de Deus-en ezin zen film luze bat grabatu.
Babes ofizialeko bukatu gabeko etxebizitza sail berri batzuen bila hasi ziren eta eraikitzen ari ziren auzo berri batera joan ziren filmaren lehen zatia grabatzera. Nova Sepetiba izeneko auzo batean grabatu zuten. Cidade de Deusetik urrun.
Nova Sepetiba auzo horrek bazuen, nolabait, Ciudade de Deus auzoak 1960. hamarkadan zeukan antzeko itxura. Oraindik ere bukatu gabe eta biztanlerik gabe zegoenez narkotrafikatzaileek ez zuten bereganaturik.
Filmaren bigarren zatia Ciudade de Deus-en garai berean eraikitako beste favela batean grabatu zuten. Favela hori aukeratu zuten hiriaren beste muturrean, favela gehienetan ez bezala, "jabea" ez zen 19 urte inguruko gazte bat, 40 urte inguruko gizon bat baizik. "Jabe" horrek gidoiaren kopia bat eskatu zuen eta baldintza batzuk ezarri zituen: favelako bertako ahalik eta biztanle gehien kontratatzeko exijitu zuen; ahalik eta lanpostu gehien sortzea favelan. Exijitu zuen, baita ere, erabiliko zituzten auto guztiak ondo markatzea eta favelara sartzeko eta favelatik irteteko ordutegi zehatza ezartzea. Pertsonen lanagatik eta kaleen errentagatik prezioa ezarri zuen.
Negoziazio guztiak bitartekari batzuen bidez egin behar izan ziren "jabea" une horretan kartzelan zegoelako. Baldintza eta prezioak onartu edo adostu zirenetik aurrera, favelan lan egin ahal izan zuten inolako eragozpenik gabe. Favelako biztanleek laguntza osoa eskaini zieten zinegileei. Kaleetatik auto moderno guztiak kendu zituzten, zinegileek haien etxe eta garajeetara sartzeko aukera izan zuten bere gauzak uzteko eta bertatik bertara filmatzeko.
Zinegileek favelako biztanleei sortzen zizkieten eragozpenengatik kexa bakar bat ere ez zuten entzun. Extra bezala lan egiteko boluntario pilo bat izan zuten.
Paperik sinatu gabe egin ziren kontratu guztiak.
Musika
Musika: Convite para vida
Autor: Antonio Pinto, Seu Jorge, Fabio Góes e Edmilson Capeluppi
Intérprete: Seu Jorge
Musika: Alvorada
Autor: Cartola / Carlos Cachaça / Hermínio Bello de Carvalho
Interprete: Cartola
Musika: Azul Da Cor Do Mar
Autor: Tim Maia
Interprete: Tim Maia
Musika: Dance Across The Floor
Autor: Harry Wayne Cassey / Ronald Finch
Interprete: Jimmy Bo Horne
Musika: Get Up I Feel Like Being Like (Sex Machine)
Autor: James Brown / Bobby Byrd / Ronald R. Lenhoff
Intérprete: James Brown
Musika: Hold Back The Water
Autor: Randy Bachman / Robin Bachman / Charles Turner
Interprete: Bachman Turner Overdrive
Musika: Hot Pants Road
Autor: Charles A. Bobbit / James Brown / St Clair Jr Pinckney
Interprete: JB's
Musika: Kung Fu Fighting
Autor: Carl Douglas
Interprete: Carl Douglas
Musika: Magrelinha
Autor: Luiz Melodia
Interprete: Luiz Melodia
Musika: Metamorfose Ambulante
Autor: Raul Seixas
Interprete: Raul Seixas
Musika: Na Rua, Na Chuva, Na Fazenda (Casinha de Sape)
Autor: Hyldon
Interprete: Hyldon
Musika: Nem Vem Que Não Tem
Autor: Carlos Imperial
Interprete: Wilson Simonal
Musika: O Caminho do Bem
Autor: Sérgio / Beto / Paulo
Interprete: Tim Maia
Musika: Preciso Me Encontrar
Autor: Candeia
Interprete: Cartola
Musika: So Very Hard To Go
Autor: Emilio Castillo / Stephen M. Kupka
Interprete: Tower Of Power
Sariak
APCA 2003 (Brasil)
- Kritikaren sari nagusia – aktore talde osoari.
BAFTA 2003 (Reino Unido)
- Editorerik onenari – Daniel Rezende
British Independent Film Awards 2003 (Reino Unido)
- Atzerriko filmik onena.
Festival de Cartagena 2003 (Colômbia)
- Filmik onena– Fernando Meirelles
- Zuzendaririk onena – Fernando Meirelles
Festival de Havana 2002 (Cuba)
- Prêmio da Universidade de Havana – Fernando Meirelles
- Aktorerik hoberena – Matheus Nachtergaele, Seu Jorge, Alexandre Rodrigues, Leandro Firmino, Phellipe Haagensen, Jonathan Haagensen e Douglas Silva
- Argazkigintzarik onena – César Charlone
- Muntaiarik onena – Daniel Rezende
- Premio de la Asociación Cubana Prensa – Fernando Meirelles
- FIPRESCI saria – Fernando Meirelles
- Glauber Rocha Saria– Fernando Meirelles
- Grand Coral Saria– Fernando Meirelles
- OCIC Saria– Fernando Meirelles
Grande Prêmio Cinema Brasil 2003 (Brasil)
- Filmik onena.
- Zuzendaririk onena – Fernando Meirelles
- Gidoi egokiturik onena – Bráulio Mantovani
- Argazkirik onena – César Charlone
- Muntaiarik onena – Daniel Rezende
NYFCC Awards 2003 (AEB)
- Atzerriko filmik onena
- Satellite Awards
- Atzerriko hizkuntzan ekoizturiko filmik onena.
Izendapenak
BAFTA 2003 (Reino Unido)
- Atzerriko hizkuntzan ekoiztutako filmik onenari – Andrea Barata Ribeiro, Mauricio Andrade Ramos e Fernando Meirelles
Bodil 2004 (Dinamarca)
- Estatu Batuetatik kanpoko filmik onenaren zuzendariei – Fernando Meirelles e Kátia Lund
Globos de Ouro 2003 (EUA)
- Atzerriko hizkuntzan egindako filmik onena.
Grande Prêmio Brasileiro de Cinema 2003 (Brasil)
- Aktorerik onena (gizonezkoa) – Leandro Firmino
- Aktore gizonezkorik onena – Jonathan Haagensen
- Gizonezko aktore laguntzailerik onena – Douglas Silva
- Emakumezko aktorerik onena – Roberta Rodrigues
- Aktore laguntzailea emakumezko onena – Alice Braga
- Aktore laguntzaile emakumezko onena – Graziela Moretto
- Erti zuzendaririk onena – Tulé Peak
- Melhor figurino – Bia e Inês Salgado
- Makillajerik onena – Anna Van Steen
- Soinu bandarik onena – Antonio Pinto e Ed Cortês
Independent Spirit Awards 2004 (EUA)
- Melhor filme estrangeiro – Fernando Meirelles
Oscarrak 2004 (AEB)
- Zuzendarik onena – Fernando Meirelles
- Gidoi egokiturik onena – Bráulio Mantovani
- Argazkigintzarik onena – César Charlone
- Ediziorik onena – Daniel Rezende
Kanpo estekak
- (Portugesez) cidadededeus.com.br
- (Portugesez) Comunitário da Cidade de Deus
- (Ingelesez) Cidade de Deus Rotten Tomatoes
- (Ingelesez) Cidade de Deus Box Office Mojo