Cicely Tyson
Cicely L.Tyson (1924ko abenduaren 19a, Harlem, New York - 2021eko urtarrilaren 28a)[1] antzerki, zinema eta telebistako aktore estatubatuarra izan zen. Aktore onenaren Oscar sarira nominatua izan zen eta baita Urrezko globora ere, kategoria berean Rebecca Morgan paperagatik, Sounderren (1972)[2]. Gainera, aktore onenaren NSFC saria jaso zuen. The Autobiography of Miss Jane Pittaurten (1974) parte hartu zuen, eta bi Emmy sari irabazi zituen, baita BAFTAko 3 sarirako izendatu zuten.[3]
Cicely Tyson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cicely Louise Tyson |
Jaiotza | Bronx eta Harlem, 1924ko abenduaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Malibu |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 2021eko urtarrilaren 28a (96 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Miles Davis (1981eko azaroaren 26a - 1988) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bayard Rustin Educational Complex (en) ![]() New School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta ahots-aktorea |
Altuera | 63,5 hazbete |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Delta Sigma Theta (en) ![]() Black Filmmakers Hall of Fame (en) ![]() American Theatre Hall of Fame (en) ![]() Black Music & Entertainment Walk of Fame (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa Baptismoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![](../I/Cicely_Tyson_(1992).jpg.webp)
Bederatzi Primetime Emmyrako izendatu zuten, eta hiru irabazi zituen. 2011an, The Help-en bertsio zinematografikoan agertu zen, eta hainbat sari jaso zituen Constantine gisa egindako lanagatik; besteak beste, Aktoreen Sindikatuaren Saria banaketa onenari eta beste hiru izendapen sari berean. Antzerkiari dagokionez, The Trip to Bountiful obraren protagonista izan zen Broadwayen, Carrie Watts bezala, eta haren bidez, Tony eta beste hainbat sari jaso zituen.[4][5]
Biografia
East Harlemen jaio zen, New Yorken, 1924ko abenduaren 19an. Fredericka (Huggins) Tyson etxeko langilearen alaba zen, eta William Augustine Tyson, pintore eta arotz lanetan aritzen zena.[6] Bi anai arreba izan zituen.[7] Bere gurasoak etorkinak ziren Nevisetik etorriak, Karibetik.[8][9] 21 urterekin etorri zen bere aita eta 1919ko abuztuaren 4an pasatu zen Ellis Islandetik.
Tyson erlijio-giroan hazi zen. Koruan kantatzen zuen eta East Harlemeko apezpiku-eliza bateko otoitzetan parte hartzen zuen. Bere amak ez zuen nahi aktore izatea, eta denboraldi batean ez zio hitz egin. Cicely eszenatoki gainean ikusi zuenean iritziz aldatu zuen.
Karrera profesionala
Lehengo urteak aktore moduan
Tyson argazkilari batek aurkitu zuen Ebony aldizkarirako eta moda-eredu arrakastatsu bihurtu zen. 1951ko Frontiers of Faith telesailean egin zuen NBC katerako lehen aktore lana. [10]Film batean egin zuen lehen lana 1956an Carib Golden izan zen.[11] 1959an Odds Against Tomorrow eta The Last Angry Man filmetan paper txikiak izan zituen baita. Eszenatokian lehen aldiz agertu zen Vinnette Carrollen produkzio batean, Dark of the Moon-en, Harlem YMCA antzokian, 1958an.
60.hamarkada hasieran, Tyson Jean Genet The Blacks frantziarraren jatorrizko lanaren zati izan zen. Stephanie Virtue Secret-Rose Diop antzezten zuen; Maya Angelou, James Earl Jones, Godfrey Cambridge, Louis Gossett Jr.eta Charles Gordonek ere parte hartu zuten.[12] Show-a off-Broadwayko hamarkadako ekoizpen ez-musikal luzeena bihurtu zen, 1408 funtzio eskeintzera helduz.[13]1961-1962 bitartean, Vernon Rice Award saria irabazi zuen Tysonek (gerora Drama Desk Award deitu zioten), off-Broadwayko beste ekoizpen batean egindako jardueragatik, Moon Rainbow Shawl.
Tyson To Tell The Truth telebistako game showean ere agertu zen1963an, Folk Shirley Abicair abeslaria zela epaimahaikidea konbentzitzen saiatzen zen lehiakide gisa.
Behin gizarte-zerbitzuen agentzia batean lan egin zuen Tysonek, David Susskindek identifikatu zuen The Blacks-en eta Tiger, Tiger, Burning Bright, eta CBS East Side/West side telebista-kateko taldeko kide izan zen (1963–1964), gizarte-langile bat interpretatuz, George C.Scottegatik. En aquel momento era la única afroamericana que formaba parte del elenco habitual de una serie de televisión.[14][15] El show tuvo impacto por su tratamiento de cuestiones sociales, y uno de sus episodios, sobre una pareja afroamericana en Harlem, fue censurado en Atlanta y en Shreveport, Louisiana.Une hartan, telesail baten parte hartzen zien afroamerikar bakarra zen. Eragin handia izan zuen showak bere gizarte gaien tratamendua zela. Atal horietako bat, bikote afroamerikar bati buruzkoa Harlemen, zentsuratu egin zuten Atlantan eta Shreveporten eta Louisianan.
XX. mendeko 60ko hamarkadan, sarri samar parte hartu zuen The Guiding Light. show-an.[16] Sammy Davis Jr.-ekin batera agertu zen A Man Called Adam (1966) pelikulan eta The Comedians (1967) filmaren bertsio zinematografikoan parte hartu zuen, Graham Greene (1968) eleberrian oinarrituta. 1968an Tysonek The Heart Is a Lonely Hunterren ere izan zuen 1968an papel bat.[17]
Azken urteak
1989an, Tyson The Women of Brewster Place telebista telesailean agertu zen.[18] 1991an, Tysonek Sipseyren papera egin zuen Fried Green Tomatoesen.[19]
Filmografia
![](../I/Cicely_Tyson_1973b.jpg.webp)
Telebista
TV | |||
---|---|---|---|
Urtea | Titulua | Rola | Notak |
1977 | Wilma | Blanche Rudolph | Telebistarako pelikula |
1985 | Playing with Fire | Carol Phillips | Telebistarako pelikula |
1999 | A Lesson Before Dying | Tante Lou | Telebistarako pelikula |
2000 | Touched by an Angel | Abigail Peabody-Jackson | Living the Rest of My Life |
2001 | The Proud Family | Mrs. Maureen Parker | (Ahotsa) |
2002 | The Rosa Parks Story | Leona Edwards McCauley | Mini telesaila |
2009 | Relative Stranger | Pearl | Mini telesaila |
Law & Order: Special Victims Unit | Ondine Burdett | Hell kapitulua | |
2014 | The Trip to Bountiful | Mrs. Carrie Watts | Telebistarako pelikula |
2015-2020 | How to Get Away with Murder | Ophelia Harkness | 10 kapitulu |
2016 | 'House of Cards | Doris Jones | 3 kapitulu |
2019 | Madam Secretary | Flo Avery | Leaving the Station |
2020 | Cherish the Day | Miss Luma Lee Langston | Printzipala |
Sariak eta nominazioak
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1973[20] | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria | Sounder | Nominatua |
2018 | Ohorezko oskar saria | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1973 | Aktore onena - Drama | Sounder | Nominatua |
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1975 | Aktore onena | The Autobiography of Miss Jane Pittman | Nominatua |
Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
1974 | Urteko aktorerik onena | The Autobiography of Miss Jane Pittman | Irabazlea |
Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | Irabazlea | ||
1977 | Aktore onena - Minitelesail | Roots | Nominatua |
1978 | Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | King | Nominatua |
1982 | Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | The Marva Collins Story | Nominatua |
1994 | Aktorerik onena - Minitelesailean | Oldest Living Confederate Widow Tells All | Irabazlea |
1995 | Aktorerik onena telesail draman | Sweet Justice | Nominatua |
1999 | Aktorerik onena - Minitelesailean | A Lesson Before Dying | Nominatua |
2009 | Aktorerik onena - Minitelesailean | Relative Stranger | Nominatua |
2014 | Telefilme onena | The Trip to Bountiful | Nominatua |
Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | Nominatua | ||
2015 | Aktore gonbidatu onena - drama telesailean | How to Get Away with Murder | Nominatua |
2017 | Nominatua | ||
2018 | Nominatua | ||
2019 | Nominatua | ||
2020 | Nominatua |
Antzezleen sindikatuaren sariak
Urtea | Kategoria | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | Oldest Living Confederate Widow Tells All | Nominatua |
Aktore onena - Telesail dramatikoan | Sweet Justice | Nominatua | |
1997 | Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | The Road to Galveston | Nominatua |
2012 | Banaketarik onena | The Help | Irabazlea |
2015 | Aktore onena - Minitelesail edo telefilmean | The Trip to Bountiful | Nominatua |
Urtea | Kategoria | Obra | Emaitza |
---|---|---|---|
2013 | Aktore printzipal onena obra batean | The Trip to Bountiful | Irabazlea |
Erreferentziak
- «Cicely Tyson, groundbreaking award-winning actor, dead at 96 - StarTribune.com» web.archive.org 2021-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- «45th Academy Awards Winners | Oscar Legacy | Academy of Motion Picture Arts and Sciences» web.archive.org 2013-12-24 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) The Autobiography of Miss Jane Pittman (TV Movie 1974) - Awards - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- «Billy Porter, Andrea Martin, Pippin, Matilda, Vanya and Sonia Win Drama Desk Awards - Playbill.com» web.archive.org 2013-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- «Kinky Boots, Vanya and Sonia, Pippin and Virginia Woolf? Are Big Winners at 67th Annual Tony Awards - Playbill.com» web.archive.org 2013-06-11 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) McFadden, Robert D.. (2021-01-29). «Cicely Tyson, an Actress Who Shattered Stereotypes, Dies at 96» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Palm, Anika Myers. (2021-01-29). «Cicely Tyson, iconic and influential actress, dies at 96» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- «CICELY TYSON: BAH, HUMBUG? ACTRESS STARS AS MS. SCROOGE.(LIVING) - The Cincinnati Post (Cincinnati, OH) | HighBeam Research» web.archive.org 2012-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Klemesrud, Judy. (1972-10-01). «Movies» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) «Cicely Tyson: Legendary Portrait Of Beauty, Courage And Strength - CBS Sacramento» www.cbsnews.com 2015-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- «aplikasi slot online uang asli -Bandar Poker Pkv - At 94, The Legendary Cicely Tyson Remains An ‘Optimist’ – The Charleston Chronicle» web.archive.org 2022-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- Genet, Jean; Frechtman, Bernard. (1960). The blacks : a clown show. New York : Grove Press, Inc. ISBN 978-0-394-17220-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Gussow, Mel. (1986-04-16). «JEAN GENET, THE PLAYWRIGHT, DIES AT 75» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) «Cicely Tyson - Death, Movies & Facts» Biography 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- «Article on Cicely Tyson and East Side West Side» Nashville Banner: 29. 1963-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Kantrowitz, Barbara. (2009-09-03). «After 72 Years, Springfield Gets a Stop Sign» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Adler, Renata. (1968-08-01). «Screen: 'The Heart Is a Lonely Hunter':Alan Arkin Starred in McCullers Story Dean Martin Western Is at Local Houses» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) Searles, Jourdain. (2019-02-25). «How 'The Women of Brewster Place' Revolutionized the Depiction of Black Women on TV» Thrillist (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Ingelesez) «Cicely Tyson | Rotten Tomatoes» www.rottentomatoes.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- (Gaztelaniaz) Academia de Artes y Ciencias Cinematográficas. 2024-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).