Chus Lampreave

María Jesús Lampreave (Madril, 1930eko abenduaren 11 Almería, 2016ko apirilaren 4a)[1], ezagunagoa Chus Lampreave izengoitiz, espainiar aktorea izan zen. Sekula aktore bokaziorik izan ez zuen arren, Espainiako zinemako aktore ezagun eta preziatuenetako bat bihurtu zen. Berrogeita hamar film baino gehiagotan eta telebistako lan ugaritan parte hartu zuen, herrialdeko zuzendaririk garrantzitsuenekin lan eginez.

Chus Lampreave
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Jesús Lampreave Pérez
JaiotzaMadril, 1930eko abenduaren 11
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlmería, 2016ko apirilaren 4a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0483942 Allocine: 7309 Allmovie: p40203
Discogs: 1172292 Edit the value on Wikidata

Biografia

Batxilergoa ikasi ondoren, eta pinturarekiko zuen zaletasuna jarraituz, San Fernandoko Arte Ederren Akademiara joan zen, eta Jaime de Armiñánen bitartez, 1958an telebistako aktore gisa debutatu zuen. Zineman Marco Ferreri eta Luis García Berlangaren eskutik hasi zen lanean; azken honekin, El verdugo eta Nacional trilogia bezalako film esanguratsuetan aritu zen.

Baina arrakastarik handienak 1980ko hamarkadan lortu zituen, Pedro Almodóvarren eskutik, 1983ko Entre tinieblas, 1984ko ¿Qué he hecho yo para merecer ésto? eta 1986ko Matador filmeetan lan eginez. Gaztela-Mantxako zuzendariarekin beste bost filmetan lan egin zuen, 2002ko Hable con ella eta 2006ko Volver horien artean. Almodóvarrekin bere filmografia osoan erregularki lan egin duen emakumezko aktore bakarra izan zen.

1986an Fernando Truebarekin lan egin zuen El año de las luces filmean, Goya Sarietarako bere bost hautagaitzetako lehena lortu zuen paper bat eginez. Pertsonaia txoriburu edo fidakorretan aditua, protagonismo handiagoa hartu zuen 1988an Antonio Mercero donostiarrak zuzendutako Espérame en el cielo filmean.

Truebarekin 1992ko Belle Époque filmean lan egin zuen berriz, ingelesa ez den beste hizkuntza batean egindako Oscar Saria irabazi zuena. Lan horrengatik taldeko emakumezko aktorerik onenaren Goya Saria erdietsi zuen. Zuzendariak eta aktoreak 2012ko El artista y la modelo filmean ere lan egin zuten.

Filmografia

UrteaFilmeaZuzendaria
1958El pisitoMarco Ferreri
1960El cochecitoMarco Ferreri
1963El verdugoLuis García Berlanga
1971Mi querida señoritaJaime de Armiñan
1977La escopeta nacionalLuis García Berlanga
1977 La guerra de papá Antonio Mercero
1980Patrimonio nacionalLuis García Berlanga
1980Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montónPedro Almodóvar
1982Laberinto de pasionesPedro Almodóvar
1982Nacional IIILuis García Berlanga
1984Entre tinieblasPedro Almodóvar
1984¿Qué he hecho yo para merecer ésto?Pedro Almodóvar
1985MatadorPedro Almodóvar
1985Sé infiel y no mires con quiénFernando Trueba
1985Lulú de nocheEmilio Martínez Lázaro
1986El año de las lucesFernando Trueba
1987La vida alegreFernando Colomo
1987Moros y cristianosLuis García Berlanga
1988Espérame en el cieloAntonio Mercero
1988Mujeres al borde de un ataque de nerviosPedro Almodóvar
1988Amanece, que no es pocoJosé Luis Cuerda
1988Bajarse al moroFernando Colomo
1992Belle ÉpoqueFernando Trueba
1992SupernovaJuan Miñón
1993 Todos a la cárcel Luis García Berlanga
1995Siete mil días juntosFernando Fernán Gómez
1995Así en el cielo como en la tierraJosé Luis Cuerda
1995La flor de mi secretoPedro Almodóvar
1998Torrente, el brazo tonto de la leySantiago Segura
1998 Una pareja perfecta Francesc Betriu
2001 Torrente 2: Misión en Marbella Santiago Segura
2002El florido pensilJuan José Porto
2002Hable con ellaPedro Almodóvar
2003 Atraco a las tres... y media Raúl Marchand Sánchez
2004Di que síJuan Calvo
2006VolverPedro Almodóvar
2008Fuera de cartaNacho G. Velilla
2009Los abrazos rotosPedro Almodóvar
2012El artista y la modeloFernando Trueba
2015 Torrente 5: Operación Eurovegas Santiago Segura

Telebista

Sariak eta hautagaitzak

Canneseko Zinemaldia

UrteaMailaFilmeaEmaitza
2006ko Canneseko ZinemaldiaEmakumezko aktorerik hoberena (gainontzeko emakumezko aktoreekin batera)VolverGarailea

Goya Sariak

UrteaMailaFilmeaEmaitza
2013 Emakumezko aktore sekundariorik hoberena El artista y la modelo Hautagaia
1995Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaLa flor de mi secretoHautagaia
1992Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaBelle ÉpoqueGarailea
1989Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaBajarse al moroHautagaia
1988Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaEspérame en el cieloHautagaia
1986Emakumezko aktore sekundariorik hoberenaEl año de las lucesHautagaia

Zilarrezko Fotogramas Sariak

UrteaMailaFilmea/TelesailaEmaitza
2005Bizitza oso batentzakoIrabazlea
1993Telebistako emakumezko aktorerik hoberena¿De parte de quién?Erdifinalista (1. erronda)
1990Telebistako emakumezko aktorerik hoberenaEva y Adán, agencia matrimonialHautagaia
1988Zineko emakumezko aktorerik hoberenaEspérame en el cielo
Miss Caribe
Mujeres al borde de un ataque de nervios
Hautagaia
1986Zineko emakumezko aktorerik hoberenaEl año de las luces
Lulú de noche
Matador
Hautagaia
1984Zineko emakumezko aktorerik hoberena¿Qué he hecho yo para merecer ésto?Hautagaia

Aktoreen Elkartea

UrteaMailaFilmeaEmaitza
2008Zineko emakumezko aktore sekundariorik hoberenaFuera de cartaHautagaia
2006Zineko emakumezko aktore sekundariorik hoberenaVolverGarailea
1995Zineko interpretazio sekundariorik hoberenaLa flor de mi secretoHautagaia

Erreferentziak

  1. Chus Lampreave aktorea hil da. eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2016-04-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.