Chur
Chur (alemanez Chur, erromantxez Cuira, italieraz Coira, frantsesez Coire) Suitzako ekialdeko hiria da, Grisonia kantonamenduaren hiriburua. Plessur ibaiaren ertzean dago, Rhin harana. Hizkuntza ofizialak erromantxea eta alemana dira. Apezpikutegi katolikoa du.
Chur Chur Coire Cuira Cuira Coira Cuera Cuoira | ||
---|---|---|
Suitzako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Estatu | Suitza | |
Suitzako kantonamendua | Grisonia | |
Region of Graubünden | Plessur Region | |
Izen ofiziala | Chur | |
Jatorrizko izena | Chur Coire Cuira Cuira Coira Cuera Cuoira | |
Posta kodea | 7000 | |
Udalerri kodea | 3901 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 46°51′08″N 9°31′47″E | |
Azalera | 28.09 km² | |
Altuera | 593 m | |
Mugakideak | Haldenstein, Trimmis, Churwalden, Domat/Ems, Maladers, Malix (en) eta Felsberg | |
Demografia | ||
Biztanleria | 35.038 (2017ko abenduaren 31) 0 (2017) | |
Dentsitatea | 1.247,35 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 081 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Bad Homburg vor der Höhe (en) , Mondorf-les-Bains (en) , Cabourg, Mayrhofen (en) , Olathe, Terracina eta Engstingen | |
Matrikula | GR | |
chur.ch |
Historia
Curia Rhaetorum erromatar hiria apezpiku egoitza zen V. mendean. Churko apezpikuek V. mendetik XV. mende arte agindu zuten hirian, Habsburgokoekin batera. XV. mendean Alemaniar Inperioko hiri bihurtu zen. 1803. urtean, Suitzako Grisonia kantonamenduko hiriburu bihurtu zen Chur.
Klima
Datu klimatikoak (Chur, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.7 | 6.4 | 11.2 | 15.1 | 19.9 | 22.7 | 24.8 | 24.0 | 20.0 | 16.0 | 9.4 | 5.3 | 15.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.4 | 1.5 | 5.7 | 9.4 | 14.0 | 16.9 | 18.9 | 18.2 | 14.6 | 10.6 | 4.9 | 1.5 | 9.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.0 | -2.4 | 1.3 | 4.2 | 8.6 | 11.5 | 13.4 | 13.3 | 10.0 | 6.2 | 1.4 | -1.7 | 5.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51 | 47 | 55 | 49 | 71 | 93 | 109 | 112 | 81 | 56 | 70 | 55 | 849 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 7.3 | 6.6 | 8.1 | 7.5 | 9.9 | 11.2 | 11.0 | 11.2 | 8.4 | 7.0 | 8.5 | 7.9 | 104.6 |
Elur egunak (≥ 1.0 cm) | 4.8 | 3.9 | 2.5 | 0.4 | 0.1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1.6 | 4.1 | 17.4 |
Eguzki orduak | 97 | 112 | 139 | 147 | 169 | 177 | 203 | 185 | 155 | 135 | 93 | 81 | 1692 |
Hezetasuna (%) | 74.1 | 70.4 | 65.5 | 63.9 | 64.6 | 67.4 | 68.6 | 71.3 | 72.1 | 71.9 | 73.8 | 76.2 | 70.0 |
Iturria: MeteoSwiss [1] |
Ekonomia
Turismogune garrantzitsua, negukoa batez ere. Ehungintza eta janari industria (txokolatea).
Hizkuntza
Churko hizkuntza ofizialak erromantxea eta alemana dira. Aleman hiztunek garai batean erromantxerari Chur-Wälsch deitzen zioten, hau da, «Churko atzerritar hizkuntza». Izan ere, Chur garai hartan hizkuntza horren hiriburua zen, gaur egun alemana Churko mintzaira nagusia den arren.
Ondasun nabarmenak
XII-XIII. mendeetako katedrala, udaletxea (XIV. mendekoa), Erdi Aroko etxeak. Erretorromaniako museoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Climate Norm Value Tables. Federal Office of Meteorology and Climatology (MeteoSwiss) (Noiz kontsultatua: 23 January 2013).
Kanpo estekak
- Udalaren webgune ofiziala (Alemanez)