Chuck Berry
Charles Edward Anderson Berry (Saint Louis, Missouri, 1926ko urriaren 18a - St. Charles, Missouri, 2017ko martxoaren 18a), Chuck Berry ezizenaz ezagunagoa, estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria izan zen, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa.
Chuck Berry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Edward Anderson Berry |
Jaiotza | Saint Louis, 1926ko urriaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | The Ville (en) Chuck Berry House (en) |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | St. Charles (Missouri), 2017ko martxoaren 18a (90 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Themetta Suggs (en) (1948ko urriaren 28a - 2017ko martxoaren 18a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sumner High School and auditorium (en) Sumner High School (en) |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, jatetxe-jabea eta estudioko musikaria |
Lateralitatea | eskuina |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Chuck Berry & His Combo |
Genero artistikoa | rock bluesa rock-and-rolla |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | gitarra Gibson ES-335 (en) Fender Telecasterra Fender Stratocasterra ahotsa |
Diskoetxea | Chess Records Mercury Records (en) Atco Records Dualtone |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
chuckberry.com eta app.soundcharts.com… | |
|
Rock and roll musikan rhythm and bluesa sartu zuen lehen musikarietako bat izan zen, eta Rock and rollaren errege deitu zuten, eragin handia izan zuelako estilo horren hasieran. 1950eko hamarkadan, Roll Over Beethoven, Rock and Roll Music, Johnny B. Goode eta Maybellene abesti ospetsuak sortu zituen. Haren diskoen artean, aipatzekoak dira Chuck Berry’s Greatest Hits (1964), Golden Decade (1967) eta Chuck Berry at the Filmore Auditorium (1967). 1984an Grammy saria eman zioten eta 1989an bere autobiografia argitaratu zuen[1]. Rolling Stone aldizkariak bosgarren postuan jarri zuen Historiako 100 artista handienen zerrenda-n, The Beatles, Bob Dylan, Elvis Presley eta The Rolling Stonesen atzean[2].
Bizitza
Chales Edward Anderson Berry 1926ko urriaren 18an jaio zen, Saint Louisen. Ama irakaslea zuen eta aita, berriz, kontratista eta eliza baptistako kidea. Sei anaietan hirugarrena izan zen. Bluesa jotzen aritu zen gaztetatik, eta 1953. urtearen hasieran, bere maisu bati esker, Sir John's Trio taldean sartu eta diru apur bat irabazten hasi zen, St. Louisko Cosmopolitan klub ospetsuan jotzen zuelarik. Geroago, Chuck Berry Combo izena hartu zuen taldeak.
1955ean bere karrerak nabarmen egin zuen gora. Maiatzean Chicagora joan zen, eta Muddy Waters ezagutu zuen. Honek Chess Records disko etxearekin harremanetan jartzea aholkatu zion, eta urte berean Maybelline argitaratu zen. 1956 bukaeran, Roll Over Beethoven 29. postura iritsi zen Billboard Hot 100ean[3]. Hurrengo urteko udazkenean, bira bat egin zuen Estatu Batuetan barrena, Everly Brothers, Buddy Holly eta The Driftersekin.
1970eko hamarkadan, bere gitarra beste lagunik ez zuela hasi zen kontzertu-itzuliak ematen; izan ere, edozein lekutan topatzen zuen bere musika ezagutu eta berarekin jotzeko prest zegoen talderen bat. Hamarkada horren bukaera aldera, bere ibilbidearen gorenean, Estatu Batuetan zein Europan jotzen jarraitu zuen, baina, eginbide horiek gorabehera, hilabetero, asteazken batean, Saint Louisko Blueberry Hill tabernan jotzeko erabakia bete zuen.
Legearekin zenbait arazo izan zituen: zergak ez ordaintzea, adingabeko bat prostituziora bultzatzea eta voyeurismoa egotzi izan zitzaizkion. Izaera zakarra zuela esan izan da. Behin, Keith Richards eszenatokitik bota zuen, hau bere idoloaren ondoan jotzera ezustean igo zenean; beste batean, biak ukabilka aritu ziren kamerino batean. Edonola ere, inork ez du ukatzen eragin handia izan zuela rock musikan.
Eraginak
Chuck Berryk rock and rolla asmatu ez bazuen ere (inork asmatu zuenik esan al daiteke?), argi dago musika mota horren aitzindarietan garrantzitsuenetakoa izan zela. John Lennonen hitzen arabera: «Rock and Rollari beste izan bat jarri behar balitzaio, 'Chuck Berry' dei geniezaioke». Haren musikak eragin handia izan zuen Ritchie Valens, Bill Haley, Little Richard eta Buddy Holly musikariengan, eta beste askok aitortu dute inspirazio iturri gisa.
Keith Richardsek Hall of Fame-an sartu zuenean honakoa erran zuen: «Zaila da niretzat Berry aurkeztea, izan ere beti kopiatu baitut berak jotzen zuena». AC/DC taldeko Angus Youngek beti onartu du Berry izan dela beregan eragin handienetakoa izan duena, eta famatua da eszenatokietan ahatearen ibilera (duckwalk) imitatzeagatik, rock and rollaren pauso ezagunenetakoa gitarra-jotzaileen artean.
Berryk jaso zituen eragin nabarmenenak Nat King Cole, Louis Jordan eta Muddy Waters lirateke. Bere karreran blues kantak eta baladak grabatu zituen, baina bere estilo berritzaileak eman zuen ezagutzera. Bere abesti ugari izan dira blues, country eta rock and roll taldeek jo edo bertsionatuak.
Materiala
Gitarrak
Chuck Berryren gitarra famatuenak edo ezagunenak Gibson-ak izan dira batik bat:
- Gibson ES-335. Berryren gitarra erabiliena.
- Gibson ES-345
- Gibson ES-355
- Gibson Les Paul
Bozgorailuak
Fender bozgorailuak erabili izan ohi ditu betidanik, haien artean:
- Fender Bassman
- Fender Twin Reverb[4]
- Fender Dual Showman
Efektuak
Chuck Berryk ez zituen efektuak erabiltzen normalean, eta erabiltzekotan ez ziren inoiz erakutsi. Bere soinu identifikagarria Fender bozgorailuetatik soilik dator, garbia izan, nahiz zikina izan.
Abestiak
Hona hemen rock and rollaren ereserki bihurtu ziren Chuck Berryren zenbait abesti, ondorengo talde askok jo edo bertsionatuak izan direnak:
- Johnny B. Goode - "guitarra ezkila bailitzan jo" zezakeen herri txiki bateko mutil baten bizitzari buruzkoa. Voyager I espaziountzian bildu ziren eta giza kulturen adierazgarritzat ziren kantetako bat izan zen.
- Let It Rock - E. Anderson ezizenaz sinatu zuen burdinbideetako langileen fantasia bat.
- Rock and Roll Music - The Beatles taldeak grabaturiko lehenengotariko bertsioa.
- Sweet Little Sixteen
- Roll Over Beethoven
- School Days
- Little Queenie
Honakoak berriz, garaiko arrakasten artean sartu ziren:
- Maybelline - Chess Recordsi aurkiztu zizkion bi abestietariko bat. Bob Willsen "Ida Red" country kantuaren boobie woggie erritmora egokitzapena. Gazteen arteko auto lasterketa bati buruzkoa.
- Too Much Monkey Business - Gazteen jarrerei buruzko aipamenak.
- Brown Eyed Handsome Man - Helduen jarrera arrazistei buruz.
- Back in the U.S.A.
- No Particular Place To Go - Kotxeak, neskak eta frustrazioaz.
- Memphis - Istorio goxo bat.
- My Ding-a-Ling - Lehen postuan egokitu zen bere abesti bakarra.
- Run Run Rudolph - Gabonetako kanta.
- Oh! Carol!
Bluesari eginiko eskaintza edo tributuak:
- In the wee wee hours
- Confessing the Blues - Jay McShannen jazz talde famatuarekin.
- Merry Christmas, Baby - jatorrizkoa Charles Brownena da.
- Route 66 - Bobby Troupek idatzia eta jatorriz Nat King Colek aurkeztua, Berryrena kantatzat hartu ohi da.
- Things I Used to Do
Birak
Birakt egiten zituenean, beti bakarrik joaten zen, eta casting bat egiten zuen joko zuen herrialdean taldekidetzat izango zituen musikariak aukeratzeko. Metodo honen berezitasuna, musikariei ordaintzen ez ziela da; antza, Berryren aburuz, nahiko ohorea zen berarekin jotzea. Bere beste xelebrekerietako bat joko zuen edonon mercedes txuri bat alkilatu eta gidatzea zen, bere adina gora behera.
Diskografia
- 1957: After School Session (Chess).
- 1958: One Dozen Berrys (Chess).
- 1959: Chuck Berry Is on Top (Chess).
- 1960: Rockin' at the Hops (Chess).
- 1961: New Juke Box Hits (Chess).
- 1962: Chuck Berry Twist (Chess).
- 1963: Chuck Berry on Stage, zuzenean (Chess).
- 1964: St. Louis to Liverpool (Chess).
- 1965: Chuck Berry in London (Chess).
- 1965: Fresh Berry's (Chess).
- 1967: Chuck Berry in Memphis, zuzenean (Mercury).
- 1967: Live at the Fillmore Auditorium, zuzenean (Mercury).
- 1968: From St. Louie to Frisco (Mercury).
- 1969: Concerto in B Goode, zuzenean (Mercury).
- 1969: Rock Rock (Chess).
- 1970: Back Home (Chess).
- 1971: Home Again (Chess).
- 1971: San Francisco Dues (Chess).
- 1972: The London Chuck Berry Sessions, zuzenean (Chess).
- 1973: Back in the U.S.A. (Philips).
- 1973: Bio (Chess).
- 1975: Chuck Berry 75 (Chess).
- 1979: Rock It (Atco).
- 1981: Tokyo Session, zuzenean (East World, Toshiba).
- 1987: Hail! Hail! Rock 'N Roll (MCA).
- 1991: Chuck Berry (Bella).
- 1991: The Collection (MCA US).
- 1991: The Very Best of Chuck Berry (Bellaphon).
- 1994: The Best of Chuck Berry (Music Club).
- 1995: That Good Old Times: Chuck Berry in Concert, zuzenean (Bellaphon).
- 1996: The Best of Chuck Berry (Ar-Express).
- 1997: Super Stars (Super).
- 2002: Star Power (Intermedia).
- 2006: Sidy by Side (Newsound).
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Rolling Stone Magazine's "100 Greatest Artists of All Time". imdb.com (Noiz kontsultatua: 2017-3-18).
- Roll Over Beethoven. musicvf.com (Noiz kontsultatua: 2017-3-19).
- https://web.archive.org/web/20110203231146/http://guitargeek.com/rigs/img/b/berry_chuck_1999.gif
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chuck Berry |