Chubut ibaia
Chubut ibaia (gaztelaniaz: Río Chubut, galesez: Afon Camwy) Argentinako Patagoniako ibairik luzeena da. Río Negroko probintziako Cerro de las Carrerasen du iturburua eta, Río Negro eta Chubut probintziak zeharkatu ondoan, Ozeano Atlantikora isurtzen da. 867 kilometro luze da eta 53.235 kilometro koadroko arroa drainatzen du[1].
Chubut ibaia Río Chubut (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 810 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°41′59″S 66°29′00″W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 53.801 km² |
Ur-emaria | 30 m³/s |
Bokalea () | Ozeano Atlantikoa |
Geografia
Ibaiadar nagusia Chico ibaia da, ur goraldietan baino ura eramaten ez duena. Chubut ibaiaren bazterreko hiri handienak Trelew eta Rawson dira[1].
Hidrometria
Chubut ibaiaren emaria 37 urtez (1943-1980 bitartean) neurtu zen Los Altaresen (Chubuteko probintzia)[2], ahoa baino 327 kilometro lehenago. Ibaiak 16.400 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 31. Urteko batez besteko emaria segundoko 49 m³ da. Emari handiena abuztuan du (83,7 m³/s), eta txikiena martxoan (11,4 m³/s).
Chubut ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Los Altaresen neurtuak
Datuak: 1943 eta 1980 artean
Erreferentziak
- Río Chubut. aguaspatagonicas.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-23).
- Chubut ibaia Los Altaresen. grdc.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2015-09-23).