Christopher Nolan
Christopher Edward Nolan (Westminster, Londres, Ingalaterra, 1970eko uztailaren 30a) anglo-estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigile bat da. Ezaguna da Hollywooden zinema mainstreamaren barruan zigilu pertsonala duten lanak egiteagatik. Bere filmeek $4.7 bilioi dólar egin dituzte mundu osoan eta 34 Oscar sarietarako izendapen jaso ditu, horietatik dira 10 irabazi dituenak.
Christopher Nolan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christopher Edward Nolan |
Jaiotza | Londres, 1970eko uztailaren 30a (53 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Emma Thomas (1997 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Haileybury and Imperial Service College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, idazlea, kameraria, zinema aktorea, executive producer (en) , film-muntatzailea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | George Lucas |
Kidetza | Writers Guild of America, West (en) Directors Guild of America (en) |
|
Lan ibilbidea
Nolanek gaztetatik eduki zuen interesa zinemagintzen eta filmak egin ohi zituen bere super 8mm kamerarekin. Ingeles literatura ikasi zuen Londreseko Unibertsitatean. Bere lehen film luzean Following (1998) izan zen. Baina ezaguna egin zen bere bigarren filmarekin Memento (2000), Oscar sarietarako izendapena lortu zuen gidoi original onenaren sailean. Momentu horretan utzi zuen bere zinema idependentea egiteari eta Hollywoodeko estudio handientzat hasi zen lanean. Estudioentzat egindako bere lehen filma Insomnia(2002) izan zen, baina benetako eztanda izan zuen Nolanek 2005-2012 bitartean, Warner Bros ekoizlearentzat egindako Batman The Dark Knight-en trilogiarekin (Batman Begins (2005), The Dark Knight (2008) eta The Dark Knight Rises (2012)). The Dark night filmak 8 Oscar hautapen jaso zituen eta horretatik bi irabazi, aktore laguntzaile onena eta soinu edizio onenarena. Ondoren The Prestige(2006) eta Iception(2010) egin zituen, 8 Oscar irabaziz. Horien artean Film onenarena eta Gidoi onenarena. Hurrena argitaratutako filma Interestellar(2014) izan zen, Oscarretan efektu berezi onenaren saria jaso zuena. Azkena argitaratu duen filma Dunkirk(2017) izan da, fil honengatik 3 Oscar jaso zituen Edizio onena, Soinu edizio onena eta Soinu nahasketa onenarena. Bere hurrengo filma 2020ko uztailaren 17an estreinatuko da Tenet[1] izenarekin.
Bere filmetako asko Jonathan anaiarekin batera idatzi ditu, eta Syncopy Inc. ekoiztetxea zuzentzen du, Emma Thomas emaztearekin batera.
Nolanek sari eta goraipamen ugari jaso ditu.[2] Time aldizkariak 2015ean munduko 100 pertsona garrantzitsuenetako bat izendatu zuen, eta 2019an,[3] Britainia Handiko Inperioko Ordenaren Komandante izendatu zuten zinemarako egindako zerbitzuengatik. Zinemagintzaz gain, Nolan zinema kontserbatzeko eta euskarri analogikoaren babesle da. IMAX formatuaren bultzatzaile nagusietako bat izanez.
2024an Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi zuen Oppenheimer filmarengatik.
Zinemagintza eredua
Nolanen filmak gai existentzial eta epistemologikoetan oinarritzen dira, denboraren, oroitzapenen eta identitatearen kontzeptuak aztertzen. Egitura narratibo ez konbentzionalekin batera eta ehundura handiko irudiekin, musika eta soinuaren erabilera iradokitzaileek osatzen dute bere estiloa. [4][2] Nolan-en Kameraren efektu praktikoak, miniaturak eta modeloak erabiltzea, eta zeluloidezko filmetan filmatzeak eragin handia izan du.[5] IndieWire aldizkariak esan zuen zuzendariak "aurrekontu handien zinemagintzaren eredu alternatibo bideragarri bat mantendu duela bizirik" garai batean blockbuster zinemagintza "gehienbat ordenagailuz sortutako arte forma" bilakatu dela.
Filmografia[6]
Laburmetraiak
- Tarantella (1989)
- Larceny (1996)
- Doodlebug (1997)
Luzemetraiak
Filma | Urtea | Iraupena | Aurrekontua | Ikusleak | Etekinak | |
---|---|---|---|---|---|---|
Following | 1998 | 70' | 6.000$ | 48.482 | 20.665$ | |
Memento | 2000 | 117' | 4.000.000$ | 39.723.096 | 12.847.702$ | |
Insomnia | 2002 | 118' | 46.000.000$ | 113.714.830 | 16.543.156$ | |
Batman Begins | 2005 | 140' | 150.000.000$ | 372.710.015 | 54.990.508$ | |
The Prestige | 2007 | 130' | 40.000.000$ | 109.676.311 | 20.321.971$ | |
The Dark Knight | 2008 | 152' | 185.000.000$ | 1.004.558.444 | 366.057.003$ | |
Inception | 2010 | 140' | 160.000.000$ | 815.519.920 | 201.635.956$ | |
The Dark Knight Rises | 2012 | 165' | 250.000.000$ | 1.081.041.287 | 486.468.579$ | |
Interstellar | 2014 | 169' | 165.000.000$ | 671.366.000 | 302.114.700$ | |
Dunkirk | 2017 | 106' | 100.000.000$ | 526.940.665$ | ||
Tenet | 2020 | 250.000.000$ | ||||
Oppenheimer | 2023 |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Filming is Underway on “Tenet,” a New Film from Christopher Nolan» www.businesswire.com 2019-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
- (Ingelesez) Child, Ben. (2014-11-17). «Interstellar's sound 'right for an experimental film', says Nolan» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
- (Ingelesez) «'The Dark Knight Rises': Christopher Nolan's hand and footprint ceremony» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
- (Ingelesez) Shone, Tom. (2014-11-04). «Christopher Nolan: the man who rebooted the blockbuster | Tom Shone» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
- (Ingelesez) O'Falt, Chris; O'Falt, Chris. (2019-12-03). «Influencers: Christopher Nolan’s Team Is the Big-Budget, Practical-Filmmaking Alternative» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
- «Christopher Nolan» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).