Christoffer Wilhelm Eckersberg
Christoffer Wilhelm Eckersberg (Blåkrog, 1783ko urtarrilaren 2a - Kopenhage, 1853ko uztailaren 22a) Danimarkako margolari klasizista izan zen, Danierako pinturaren aita izendatu zuten.
Christoffer Wilhelm Eckersberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Blåkrog, 1783ko urtarrilaren 2a |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Charlottenborg Palace (en) |
Heriotza | Kopenhage, 1853ko uztailaren 22a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Assistens Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: kolera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | daniera |
Irakaslea(k) | Nicolai Abildgaard (en) Jacques-Louis David |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, unibertsitateko irakaslea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Kopenhage eta Paris |
Enplegatzailea(k) | Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Danimarkako Urrezko Aroa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Biografia
Christoffer Wilhelm Eckersberg margolaria Blakrog deritzon herri txiki batean jaio zen, garai hartan Slesvig Dukerria zena eta gaur egun Hego Jutlandia eskualdea. Aita Henrik Vilhelm Eckersberg margolaria eta arotza zen eta ama Ingeborg Nielsdatter zuen izena.
1786 urtean Allesund eskualdeko Blans herrira bizitzera joan ziren eta hamairu urte zituela margolaritzari profesionalki ekin zion. Bere lehendabiziko margolari maisuak hauek izan ziren: Jes Jessen, Aabenraa herrian eta Johann Jacob Jessen, Flensburg hirian.
1800 eta 1803 urte bitartean Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian (Det Kongelinge Danskekunstakademi) ikasi eta lan egin zuen eta bertan bere maisuen artean Abildgaard izan zuen. Geroago, beka bat lortuta, Parisen Jacques-Louis David margolariaren ikasle izan zen. 1818 urteaz geroztik, Danimarkako Arte Ederren Errege Akademiako irakasle izan zen eta 1827 urtetik 1829 urtera bitartean, bertako zuzendaria ere.
Estiloa
Klasizismoa eta erromantizismoa batu zituen bai paisaietan bai eta arkitekturazko margoetan ere, Thorvaldsen (Langreboko sua) adibidea jarraituz. Erretratugile fina izan zen, lerro garbi eta zehatzak egiten zituen. Argi ilunak egiteko zuen trebeziagatik (Emakumea biluzik ispilu aurrean ilea orrazten) Danimarkako Urrezko Aroko aitzindari bihurtu zen.
Lan nagusiak
- Anna Maria Magnaniren erretratua, 1814
- Emakumea biluzik ispilu aurrean ilea apaintzen, 1837/41
- Iruzurraren artea gerran, 1855
- Emakumea ispilu aurrean ilea apaintzen
- Emakumea oinetakoak jartzen ("Femme nue mettant ses chaussons")
- Erretratua, Anna Maria Magnani
- Udsigt af Møns Klint og Sommerspiret (1809)
- En sovende kvinde i antik dragt (1813)
- A View through Three of the North-Western Arches of the Third Storey of the Coliseum (c. 1816)
- The Marble Steps Leading to the Church of Santa Maria in Aracoeli in Rome (1816)
- The Gatehouse in the Park of Villa Borghese, Rome, 1816, Hamburger Kunsthalle
- The Russian Ship of the Line "Asow" and a Frigate at Anchor in the Roads of Elsinore (1828)
- Udsigt fra Kronborg Vold og flagbatteriet (1829)
- Korvetten Najadens styrbords batteri og dæk (1833)
- The corvette Najaden under sail (c. 1835)
- Fregat (1845)
- Socrates eta Alcibiades
- At a Window in the Artist's Studio (1852)
- Rainbow at Sea with some cruising Ships (1836)
Ikasleak
Beste batzuen artean:
Aukeraketa
Margolari honen omenez, Danimarkako estatuak Eckersberg Domina ematen du.
Erreferentziak
- MUTIL Kunst-Indizea Danmark ("Artea Indizea Danimarka")
- Danimarkako Biografiko Entziklopedia ("Dansk biografisk Leksikion")