Christine Blasey Ford

Christine Margaret Blasey Ford (1966ko azaroa) [1] psikologo estatubatuarra da, Psikologia irakasten du Palo Alto Unibertsitatean, eta Psikologiako ikertzaile moduan egiten du lan Stanford Unibertsitateko Medikuntza Eskolan. Diseinatzen ditu modelo estatistikoak, ikerkuntza proiektuetarako. [2]

Christine Blasey Ford

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristine Margaret Blasey
Jaiotza1966ko azaroa (57 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPepperdine University (en) Itzuli Master of Psychology (en) Itzuli
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea 1988) Artean graduatu
Holton-Arms School (en) Itzuli 1984)
Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
(1991ko iraila - 1996ko abuztua) Doktoretza : Psikologia
Stanford Unibertsitatea
(2007ko iraila - 2011ko maiatza) Master of Education (en) Itzuli : epidemiologia
Tesi zuzendariaMichael D. Newcomb (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakprofessor of psychology (en) Itzuli, idazlea, akademikoa, psikologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Palo Alto University (en) Itzuli
Corcept Therapeutics (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea  (1998ko apirila -
IMDB: nm10153893 Edit the value on Wikidata

2018ko irailean Ford-ek publiko egin zuen 1982ko udan Brett Kavanaugh AEBetako Auzitegi Gorenerako magistratu izateko izendatutako hautagaiak sexu-abusuak egin zizkiola Bethesdan, Maryland estatuan, biak nerabeak zirela eta institutu berean zihardutela ikasten.

Hil horren baukaeran lekukotasuna egin zuen Senatuko Batzorde Judizialean, Kavanaugh-ren izendapena zela-eta antolatua, eta bertan esan zuen, AEBetako eta beste herrialde batzuetako telebistak zuzenean transmititzen ari zirela, “%100” ziur zegoela sexu-abusuak egin zizkiona Kavanaugh izan zela. [3]

Ford-en eta Kavanaugh-ren lekukotasunek —azken horrek ukatu egin zituen Ford doktorearen akusazioak— eztabaida publikoa piztu zuten AEBetan. Botoa eman aurretik, Kavanaugh izendatu bai ala ez, Senatuak onartu zuen azken orduan FBI erakundeari eskatzea astebetean iker zitzala Ford doktorearen alegazioak.

Handik astebetera, FBIk eman zituen ikerkuntzaren ondorioak, baina kontuan izanda ikerkuntza oso mugatua izan zela, eta FBIk ez zituela lekuko printzipalen artean denak elkarrizketatu. Horrek ere areagotu egin zituen eztabaidak. [4]

Urriaren 6an Senatuak baieztatu egin zuen Kavanaugh-ren izendapena, 50-48ko emaitzarekin. Egun berean zinegin zuen kargua.

Christine Blasey Ford doktoreak, bestalde, denboraldi bat egin behar izan zuen bere etxera itzuli ezinik, heriotz-mehatxuak jasotzen ari zelako, bere abokatuek jakinarazi zutenez. [5]

Liburuak

  • Kraemer, Helen Chmura; Blasey, Christine M. (2015). How Many Subjects?: Statistical Power Analysis in Research. Sage Publishing. ISBN 978-1483319544.
  • Saxena, Kirti; Blasey, Christine (2004). "Research Methodology in Clinical Trials". In Steiner, Hans. Handbook of Mental Health Interventions in Children and Adolescents: An Integrated Developmental Approach. Jossey-Bass. ISBN 978-0787961541.
  • Blasey, Christine; Belanoff, Joseph K.; DeBattista, Charles; Shatzberg, Alan F. (2013). "Adult Psychopharmacology". In Koocher, Gerald; Norcross, John C.; Greene, Beverly A. Psychologists' Desk Reference: Third Edition. Oxford University Press. ISBN 978-0199845491.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Berzon, Alexandra; Gurman, Sadie; Elinson, Zusha. (2018-09-19). «Portrait of Kavanaugh Accuser Christine Blasey Ford: Thorough, Guarded, Accomplished Academic» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  2. (Ingelesez) «Who is Christine Blasey Ford, the Palo Alto professor accusing Kavanaugh of sexual misconduct? - Palo Alto Daily Post» Palo Alto Daily Post 2018-09-16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  3. (Ingelesez) «Professor Blasey Ford Testifies on Sexual Assault Allegations, Part 1» C-SPAN.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «302 pertsona atxilotu dituzte Washingtonen, Kavanaugh epailearen aurkako protestetan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  5. (Ingelesez) «Christine Blasey Ford cannot return home to due "unending" death threats» Newsweek 2018-10-08 (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.