Christiane Taubira
Christiane Taubira (Cayenne, Frantziar Guiana, 1952ko otsailaren 2a - ) Frantziako politikaria da.
Bere bizitza politikoa independentismoan hasi zuen, Walwari alderdi politiko guianarra sortuz. 1993tik 2002ra Guyanako lehen zirkunskripzioan diputatu izan zen. Bere eraginez esklabutza gizateriaren aurkako krimen izendatzeko legea abiatu zen.
Ezkerreko Alderdi Erradikalarekin aurkeztu zen 2002ko hauteskunde presidentzialetan, baina 13. geratu zen lehen itzulian, botoen %2,32a lortuz.
2012ko maiatzaren 16tik 2016ko urtarrilaren 27ra Frantziako Justizia Ministroa izan da, Jean-Marc Ayrault I eta Jean-Marc Ayrault II gobernuetan, eta ondoren Manuel Valls I eta Manuel Valls II gobernuetan. Ministro zelarik sexu berekoen arteko ezkontza erregulatzeko legea onartu zen. Euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzearen alde agertu zen.[1]
Ezkerreko alderdiek begi onez ikusi dute bere ekinbidea, baina oposizioak politika oso lasaia zuela salatu zuen.