Christian de Portzamparc

Christian de Portzamparc (Casablanca, Maroko, 1944ko maiatzaren 5a - ) arkitekto eta hirigile frantsesa da.

Christian de Portzamparc
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristian Hubert Marie Urvoy de Portzamparc
JaiotzaCasablanca, 1944ko maiatzaren 5a (79 urte) (79 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Elizabeth de Portzamparc (en) Itzuli
LeinuaHouse of Urvoy (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketalycée Saint-Vincent de Rennes (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1967 - 1969) Bachelor of Architecture (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Eugène Beaudouin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, hirigilea eta artista
Enplegatzailea(k)Collège de France
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
christiandeportzamparc.com
Frantziako enbaxada, Berlin

Christian de Portzamparc-ek Parisko École nationale supérieure des Beaux-Arts delakoan ikasi zuen 1962 1969 artean. Le Corbusier arkitektoaren krokisak ezagutu zituenean, arkitekturaren munduan murgiltzea erabaki zuen. Hala ere, Le Corbusierrek bultzatutako garai hartako arkitektura modernistatik kanpo ibili da, uste baitzuen Paris bezalako hirietan ezin zela historia eta lehenaldiarekin tabula rasa egin, ezer geratu ez balitz bezala ekin.

1994ean Pritzker Saria jaso zuen, sari hau jaso duen frantses bakarra delarik. Élizabeth de Portzamparc emazte du eta altzari sortzaile ezaguna da, senarrarekin askotan lankidetzan ibilia.

Hiri tradizionala eta blokeen arkitektura baino haratago

Portzamparcen ideiak argi ikusten dira haren lehen lan batean, Hautes-Formes etxebizitza sozialetan alegia (Paris). Bi dorre eraiki beharrean, 13. barrutian hain sarri agertzen direnak, kale bat eta plaza bat sortu zituen, estilo homogeneozko etxebizitzez inguratuak, baina inguruko Olympiades auzoko estandarizazio erbesteratzailea erabili gabe.

Portzamparcek "etxadi irekia" (îlot ouvert) kontzeptua bultzarazten du. Hau da, kale tradizionalaren inguruan eraikin autonomoak batzea. Ideia hau Parisko Rive Gauche edo Tobiac auzo berrian aplikatzen ari da, hiri-planaren lehiaketa irabazi baitzuen. Eraikin bakoitza arkitekto bati ematen zaio, askatasun handiarekin joko dezakeelarik, baina era berean, auzoaren batasun urbanoa lortuko duen arau zehatz batzuei jarraiki. Eraikinen garaiera mugatua da, eraikin bakoitzarena ezberdina izanik. Eraikinak kalearekin lerrokatuta daude, baina jarraitasunik gabe eraikin batetik bestera. Horrela etxadiaren barruko espaziorako ikuspegiak sortzen dira.

Bere arkitektura lanak Haussmann-en espazioen hierarkia mantentzen du espazio publiko, erdi-publiko eta pribatuen artean, blokeetako arkitektura modernoak deuseztu duena, kale multi-funtzionala baztertuz. Hala ere, ez du fatxada haussmanndar tradizionalen zorroztasuna eta uniformetasuna hartzen, baizik eta halako lirismo eta aniztasuna erabiliz.

Lan garrantzitsuak

  • 1971-1979 : Ur gordailua, Marne-la-Vallée, Paris inguruan
  • 1979 : Hautes-Formes etxe multzoa (209 etxe sozial), Paris
  • 1987 : Parisko Operaren dantza eskola, Nanterre, Paris inguruan
  • 1988-1992 : Bourdelle museoaren handitzea, Paris
  • 1989-1992 : Nexus Workd apartamentu etxeak, Fukuoka, Japonia
  • 1990 : Paul Riquet egoitza, Nanterre
  • 1991-1994 : Etxebizitzak Bercy auzoan, Paris
  • 1995 : Musika Hiria (eskola, auditorioa, ikasle egoitza...), Paris (Équerre d'Argent sariaren irabazle)
  • 1995 : Crédit Lyonnais dorrea Euralillen, Lille, Frantzia
  • 1999 : Biltzar Jauregiaren handitzea, Paris
  • 1999 : LVMH dorrea, New York, AEB
  • 2000 : Grasseko epaitegiak, Frantzia
  • 2000 : telebista estudioak eta bulegoak, Boulogne-Billancourt, Frantzia
  • 1996-2003 : Areoto Filarmoniko berria, Luxenburgo
  • 2000 : Québec-eko Liburutegi Handia, Montréal, Kanada
  • 2002 : Frantziako Enbaxada Berlinen
  • 2002 : Granite dorrea Société Générale bankuarentzat, La Défense, Paris (eraikitzen)
  • 2004 : Le Monde egunkariaren egoitza nagusia, Paris
  • 2013 : One57 etxebizitza etxeorratza.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christian de Portzamparc Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.