Christian de Castries
Christian Marie Ferdinand de la Croix de Castries (Paris, 1902ko abuztuaren 11 – Paris, 1991ko uztailaren 29a) frantses militarra izan zen.
Christian de Castries | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1902ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1991ko uztailaren 29a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Passy hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Denise Schwob d'Héricourt (en) |
Leinua | House of Castries (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada |
Gradua | brigada-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Indotxinako Gerra Dien Bien Phuko gudua |
Familia aristokratiko eta militarreko semea zen. Hemeretzi urte zituela armadan sartu, eta militar ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, alemaniarrek Frantzian egindako lehen erasoan harrapatu zuten, 1940an, baina hurrengo urtean ihes egitea lortu zuen, eta Afrika iparraldean borrokan ziharduten aliatuei batu zitzaien. 1946an, teniente-koronel zela, Indotxinara bidali zuten, bertan gerrillari nazional-komunista taldeak frantziar kolonialismoaren aurka borrokatzen ari baitziren. 1953an Vietnameko Dien Bien Phuko gudari taldearen komandante izendatu zuten. Võ Nguyên Giápn jeneral vietnamdarraren gerrillariek zenbait hilabetez inguratuta eduki zuten, 1954an errenditu eta preso hartu zuten arte. Gertaera harekin hasi zen frantziar kolonialismoaren gainbehera Indotxinan. Frantziara itzuli zenean, brigadier nagusi mailara igo zuten, eta 1959an erretiroa hartu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.