Christian Etchebest
Christian Etchebest (Paue, 1969) bearnotar sukaldaria da. Ama Eskiulakoa du eta euskal sukaldaritzan aditua da.[1]
Christian Etchebest | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paue, 1969ko otsailaren 17a (55 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldariburua |
Enplegatzailea(k) | TF1 M6 (telebista katea) |
Donibane Lohizuneko Grand Hôtelean, Biarrizko Miramarrean, Cannesko Martinezen eta Parisko Grand Hôtelean lan egin zuen. Parisen zenbait jantoki ditu: Cantine du Troquet « Pernety », Cantine du Troquet « Dupleix » eta La Cantine de la Cigale.
M6 katean Bon et à savoir, Panique en cuisine edo La plus belle région de France agertzeagatik ezaguna da Frantzia osoan.
2013an, Éric Ospital baionarrarekin batera, Tout est bon dans le cochon, Histoires, traditions et recettes idatzi zuen.
Erreferentziak
- Deydier, Catherine. (2013-6-20). «Le chef Christian Etchebest: "Si la bière est très populaire, elle est aussi très mal connue du grand public"» L'Express.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.