Christiaan Eijkman

Christiaan Eijkman (Nijkerk, 1858ko abuztuaren 11 Utrecht, 1930eko azaroaren 5a) holandar fisiologoa izan zen. Bitaminek dietan duten garrantziaz ohartu zen eta B1 bitamina identifikatu zuen. Bitamina gabezia eta beriberi gaitzei buruzko balio handiko ikerketak egin zituen eta 1929ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen.

Christiaan Eijkman

rector of Utrecht University (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNijkerk (en) Itzuli, 1858ko abuztuaren 11
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
BizilekuaGelderland
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaUtrecht, 1930eko azaroaren 5a (72 urte)
Hobiratze lekuaDriehuis Velsen Crematorium (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAmsterdamgo Unibertsitatea
Pasteur Institutua
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaThomas Place
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biokimikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Utrechteko Unibertsitatea  (1898ko urriaren 1a -  1918)
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Find a Grave: 42855640 Edit the value on Wikidata

Biografia

Christiaan Eijkman
Tiaminaren 3D estruktura
Tiaminaren 2D estruktura

Christiaan Eijkman Nijkerk, 1858ko abuztuaren 11. Gurasoak eskolako zuzendaria zen Christiaan Eijkman eta Johanna Alida Pool izan zituen eta bikotearen zazpigarren umea izan zen. Anaia Johann Frederik Eijkman (1851-1915) ere kimikaria zen.

1859an, Christiaanek urtebete besterik ez zuenean, Eijkman familia Zaandamera joan zen bizitzera, aita hango eskolako buru izendatu zutelako, eta, Christiaan eta bere senideak hementxe hasi ziren ikasten.

1875ean, Amsterdamgo Medikuntza Militarreko Unibertsitatean sartu zen eta, arrakasta handiz, Herbehereetako armadaren mediku izateko ikasi zuen.

1879tik 1881era bitartean, Fisiologiako irakasle zen T. Place-ren laguntzailea izan zen eta, garai horretan, idatzi zuen bere tesia. Nerbioen polarizazioaz aritu zen eta doktoretza lortu zuen 1883ko uztailaren 13an.

1883an Sumatrara lekualdatu zen eta, bi urte geroago, Javara. Hemen egon zen bitartean, 1886tik 1897ra, oskolik gabeko arrozaz elikatzen ziren oiloek beriberiren antz handia zuen polineuritisa sufritzen zutela obserbatu zuen eta oskoladun arroza jaten zutenak, berriz, osasuntsu mantentzen zirela. Gaixotasuna sustantzia ezezagun batzuen ezarengatik zela ondorioztatu zuen. Geroago, sustantzia horiei bitamina deituko zitzaien. Pertsonei dieta bera ezarri, eta akabo arazoa[1]. Ikerketa lan hau, dietan gabeziak izateak sortutako gaixotasunen inguruko lehenengo ikerketa izan zen eta, etorkizunean, B1 bitaminaren aurkikuntzan ezinbestekoa izango zen. Aurkikuntza hauengatik saritu zuten 1929ko Medikuntzako Nobel Saria lortu zuelarik, Frederick Gowland Hopkinsekin batera.

Javan, malariak hartu zuen, Herbeheretara itzuli beharrean izan zelarik. Europan, bakteriologiarekin zerikusia zuten alderdiekin lan egiten hasi zen Kochenekin batera, Berlinen.

1898 eta 1928 bitartean, irakasle izan zen Utrecheko Unibertsitatean eta bakteriologia ikerketak egin zituen. Haiei esker, erraz-erraz jakin daiteke ura E. coliaz kontaminatuta dagoen ala ez. Gizakiak ehun mila milioi eta bilioi bat arteko kanporatzen ditu egunero gorotzekin. Hesteetatik kanpo denbora tarte mugatu batean bizirik irauteko gai denez, bakterio hau gorotzez kutsaturiko uretan zein hondakin-uretan egon daiteke. Hori dela eta, laborategian analizaturiko ur edo janari baten laginean E. coli agertzen bada, ur edo janari horrek berriki gertatutako kutsadura fekala duela ondorioztatzen da.

Mikrobiologiako Herbehereetako Elkartearen lehen lehendakaria ere izan zen eta bere lana ez zen unibertsitatera bakarrik mugatu. Ur-horniduran, bizitzeko egoitzan, eskola higienean eta heziketa fisikoan ere jarri zuen arreta. Gezondheidsraad (Osasun kontseilua) eta Gezondheidscommissie-eko kide (Osasun Batzarra), alkoholismo eta tuberkulosiaren aurkako ahaleginak ere egin zituen. Vereeniging tot Bestrijding van de Tuberculose (Tuberkulosiaren aurkako Elkartea) ere sortu zuen.

Utrechten hil zen 1930eko azaroaren 5ean.

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.