Christiaan Barnard
Christiaan Neethling Barnard (Beaufort West, Lurmutur Mendebaldea, 1922ko azaroaren 8a – Zipre, 2001eko irailaren 2a) zirujau hegoafrikarra izan zen, bihotzeko kirurgian espezializatua eta historiako lehen bihotz-transplantea gizakien artean arrakastaz egiteagatik famatu bihurtu zena. 1967ko abenduan gertatu zen, Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian, hain zuzen ere. Pazientea Louis Washkansky zen eta 18 egunean bizirik iraun zuen.
Christiaan Barnard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Christiaan Neethling Barnard |
Jaiotza | Beaufort West (en) , 1922ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Hegoafrika Austria |
Heriotza | Pafos, 2001eko irailaren 2a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: asma |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Minnesotako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Vladimir Demikhov (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirujaua, medikua eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Lurmutur Hirian bertan ikasi ondoren, AEBetan praktikak egin zituen 1956an bi urtez. Apartheiden aurkakoa izanagatik, ez zuen Medikuntzako Nobel Saria inoiz lortu bere herrialdearen egoera politikoagatik, haren hitzetan.
Hainbat liburu idatzi zituen, autobiografia pare bat eta medikuntzari buruzko beste lan orokor batzuk, bere oihartzun mediatikoak lagundurik.