Chris Evert

Christine Marie "Chris" Evert (Fort Lauderdale, Florida, 1954) estatubatuar tenis-jokalaria ohia da.

Chris Evert

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristine Marie Evert
JaiotzaFort Lauderdale, 1954ko abenduaren 21a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBoca Raton
Familia
AitaJimmy Evert
Ezkontidea(k)John Lloyd (en) Itzuli  (1979ko apirilaren 17a -  1987ko apirilaren 14a)
Andy Mill (en) Itzuli  (1988 -  2006)
Greg Norman  (2008 -  2009ko abenduaren 8a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSt. Thomas Aquinas High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina eta bi eskuz errebeska jotze
Bakarka i/g1304–144
Binaka i/g117–39
Rankinga1 tennis singles (en) Itzuli (1975eko azaroaren 3a)
13 tennis doubles (en) Itzuli (1988ko irailaren 12a)
 
Lateralitateaeskuina
Pisua56 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0263708 Twitter: ChrissieEvert Instagram: chrissieevert Edit the value on Wikidata

Biografia

Aita tenis-irakaslea zuen, eta oso gazterik hasi zen tenisean. Gaztaroan hasi zen ospea irabazten, eta munduko izar handien kontra jokatu eta garaipenak lortu zituen (Margaret Court, Virginia Wade, Billie Jean King). 1972an egin zen profesional, baina ordurako zenbait sari irabazita zegoen, besteak beste, Virginia Slims Masters saria (1971, 1972). 1974an banakako sariak irabazi zituen Wimbledon, Roland Garros eta Italiako irekian. 1975ean berriro irabazi zuen Roland Garros saria, eta lehenengoz Estatu Batuetako irekia. Hurrengo urtean Wimbledonen irabazle izan zen berriro, eta harrezkero behin eta berriro jarraitu zuen nazioarteko sari ospetsuenak irabazten: 5 bider Estatu Batuetako irekia, 7 bider Roland Garros, 2 Wimbledon eta beste 2 bider Australiako irekia. Orotara 157 titulu irabazi zituen banakako lehiaketetan, eta munduko tenis-jokalaririk handiena izan zen 1970eko hamarraldiaren amaieran eta 1980koaren hasierako urteetan. 1989an utzi zuen tenis profesionala, baina bere karrerak iraun zuen urteetan munduko hiru jokalari onenen artean egon zen beti. Orain arte izan diren emakumezko tenis-jokalari guztien artean, berak osatu du ibilbiderik bikainena, bere arerio izandako Martina Navratilovaren atzetik.

Palmaresa

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Biografia
    Florida
    Artikulu hau Floridako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.