Chongjin

Chongjin[1] (koreeraz: 청진시 Cheongjin-si; tɕʰəːŋdʑiːn-ɕiː ahoskatua) Ipar Koreako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, Ipar Hamgyong probintziako hiriburua. 2008an 627.000 biztanle zituen, eta herrialdeko hiririk handienetan hirugarrena zen. Japoniarren mende egon zen 1910-1945 bitartean.

Chongjin
청진시
city of North Korea (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ipar Korea
Ipar Koreako probintziaIpar Hamgyong
Izen ofiziala청진시
Jatorrizko izena청진시
Geografia
Koordenatuak41°48′00″N 129°46′59″E
Map
Azalera269 km²
Demografia
Biztanleria667.929 (2008)
Dentsitatea2.483,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakKhabarovsk eta Changchun
Hizkuntza ofizialakoreera

Geografia

Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Japoniako itsasoaren ertzean, eta Songchon ibaiak zeharkatua.

Klima

Klima kontinental hezea dauka, Dwb Köppen sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Chongjin)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9 9 19 28 33 33 34 34 32 28 20 13 34
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −2 0 4 11 16 18 21 25 20 15 7 1 11.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −9 −7 −2 3 9 13 18 19 14 7 0 −6 4.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −22 −17 −14 −6 1 6 9 10 4 −6 −12 −18 −22
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 8 20 28 71 101 117 201 120 61 23 10 765
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 7 7 9 13 19 19 16 10 7 9 10 135
Hezetasuna (%) 60 61 64 67 72 83 87 83 75 64 61 61 69.8
Iturria (1): Weather Reports
Iturria (2): Weather Reports (prezipitazioa)

Banaketa administratiboa

Zazpi auzotan (구역, guyeok) banaturik dago:

  • Cheongam-guyeok (청암구역)
  • Pohang-guyeok (포항구역)
  • Buyun-guyeok (부윤구역)
  • Ranam-guyeok (라남구역)
  • Sinam-guyeok (신암구역)
  • Songpyeong-guyeok (송평구역)
  • Sunam-guyeok (수남구역)

Ekonomia

Herrialdeko metalurgia-industriaren egoitza da. Industria (metalurgia, altzairugintza, ontziolak, burdinbiderako gaiak, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, kimika industria, ehungintza), arrantza eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.