Chocolat

Chocolat, Rafael Padillaren izen artistikoa, (Kuba, c. 1868 Bordele, Frantzia, 1917ko azaroaren 4a) pailazo bat izan zen.

Chocolat

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael
JaiotzaKuba, c. 1868
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBordele, 1917ko azaroaren 4a (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpailazoa eta aktorea
Izengoitia(k)Chocolat eta Monsieur Chocolat
IMDB: nm8284616 Edit the value on Wikidata

Rafael izena zuen baina abizenik gabe jaio zen Kuban. Bertan esklaboa zenez, alde egin zuen baserrian lan egiteko erosi zuen Abanto-Zierbenako Patricio Castaño Capetillo familiaren etxetik. Ondoren, Bilboko portuan eta Bizkaiko meatzeetan lanean aritu zen, eta Bordelen ehortzi zuten azkenik. Padilla abizena jarri zioten heriotza agirian, nahiz eta beste abizen batzuk ere bazituen. Bilbon Tony Grice clown ingelesaren laguntzaile moduan hasi zen lanean eta XX. mende amaieran Parisko zirkuko artista nagusi bilakatu zen. Lehen clown beltza ere izan zen[1].

Biografia

1885. urte inguruan kaian lan egiten zuen Tony Grice clownarekin topatu zen eta bere laguntzaile gisa aritu zen lehenaldiz Euskal Herrian. Ondoren, Londresera lehenik eta Parisera ondoren joan zen, bertan ezagun eginez. Hasieran bakarrik aritu arren, Parisko Le Nouveau Cirque de Montmartren aritu zen eta ondoren La nocce de Chocolat (Chocolaten neska-laguna) saioan. Horregatik, jarri zioten Chocolat ezizena.

Chocolat eta Footitek osatutako bikote komikoak arrakasta handia izan zuten, izan ere, Pozzo eta Lucky pertsonaien atzean baitzeuden. Lumière anaiek haien hamar bat esketx filmatu zituzten. Bikotea Chocolaten une gorena izan zen.

1910. urtean, arrazaren inguruko kezkak sortzeak zaildu egin zuen Footitek eta Chocolaten lana. Pailazo zuriak pailazo beltza etengabe uzten zuen gaizki. Horrek egin zituen ezagun, baina bazterrean utzi zuten. 1910ean bikotea desegin egin zen eta Chocolat lanik gabe gelditu zen, miseriara bueltatuz.

1909an hiltzat eman zuten baina ez zen horrela izan. Hortik aurrera zaila egin zitzaion antzeztea eta bizitzea. 1917an zirku ibiltari batekin ibili zen denbora labur batez baina urte hartam agertu zen hilda, Bordeleko baserri batean. Hobi komun batean ehortzi egin zuten.

Omenaldiak

2015eko urtarrilaren 14an Chocolat pailazoa omentzeko plaka ipiniko zutela Bilbon jakinarazi zuten[2].

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.