Choapa probintzia

Choapa probintzia Txileko Coquimbo eskualdea osatzen duten hiruen artean hegoaldekoena da. Probintziako hiriburua Illapel hiria da.

Choapa probintzia
 Txile
Administrazioa
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Coquimbo eskualdea
HiriburuaIllapel
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°40′S 71°00′W
Azalera10.131,6 km²
Demografia
Biztanleria90.670 (2017)
Dentsitatea8,95 bizt/km²
gobernacionchoapa.gov.cl

Izena probintziako ibai nagusiari zor dio: Choapa ibaiari .

Geografia

Choapako probintziak 10.131.6 km² azalera ditu; Coquimbo eskualdeko probintzietako txikiena da.

Iparraldetik Limarí probintziak mugatzen du, ekialdetik Argentinak, hegoaldetik Petorca eta San Felipe probintziek - biak Valparaíso eskualdekoak dira - eta mendebaldetik Ozeano Bareak edo Txileko itsasoak.

Probintziako ibai nagusia Choapa da 140 km-ko luzerarekin. [1]

Ekonomia

2018an, Choapako probintzian erregistratutako enpresa kopurua 1.548 izan zen. Ekonomia Konplexutasunaren Indizea (EKI) urte berean -0,13 izan zen, eta Abantaila Konparatibo Ezagutaraziaren (AKE) indizerik handiena duten jarduera ekonomikoak, berriz, Baloreen Garraioa (492,03), Topografia Zerbitzuen Enpresak eta Lur-neurketa (143,29) eta Mahats laborantza Pisco eta Pattarraren ekoizpenerako (97,2). [2]

Biztanleria

Azken erroldarako (2002), probintziako biztanleria 81.681 biztanle zen, 8,06 biztanle-dentsitatea zuen.

Probintziako hiririk handiena Illapel da, bere hiriburua, 2002an 30.355 biztanle zituen.

Komunak

Choapa probintzia lau komunetan banatuta dago.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.