Chloé Cruchaudet

Chloé Cruchaudet (Lyon, 1976ko azaroaren 2a) komiki-marrazkilari, gidoilari eta koloratzaile frantsesa da.

Chloé Cruchaudet

Bizitza
JaiotzaLyon, 1976ko azaroaren 2a (47 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, haur literatura idazlea eta komikigilea
Jasotako sariak
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli

Biografia

Chloé Cruchaudet-ek Lyongo Émile Cohl Arte aplikatuetako Eskolan egin zituen lehen ikasketak[1], eta gero, animazioa ikasi zuen Gobelins-Paris ikastetxe publikoan[2]. Horixe izan zen bere ibilbide profesionalean jorratu zuen lehen arloa: ikasketak amaitu bezain laster, telebistarekin kolaboratu zuen L 'âne tro-tro eta Atomic Betty marrazki bizidunetan.[3] Aldi berean, hainbat argitaletxetan (Editions Milan-en, adibidez) eta prentsan lan egin zuen. Zenbait proiektu koletibotan ere parte hartu zuen, hala nola Delcourt argitaletxean plazaratutako Les fables de La Fontaine komiki bilduman, eta Petit à Petit argitaletxearentzat Louise Attaque musika taldeari buruzko album batean ere kolaboratu zuen.[3] Fred (Philémon komiki seriaren sortzailea), Franquin eta Boucq komikigileen eragina du, eta bere narratiba benetako gertaeretan oinarritzen da, izan liburu historikoetan, autobiografietan edo telebistan ikusitako erreportajeetan.[3]

Minik Wallace New York-en 1897an

2006an, bere lehen liburua argitaratu zuen marrazkilari gisa, Joséphine Baker BD-music albuma.[4] 2008an, Delcourt argitaletxean, Groenland Manhattan argitaratu zuen. Bertan, Groenlandiako Minik-en bizitza[5] kontatzen da, 1897an Robert Peary esploratzaileak New Yorkera eraman zuen eta giza zoologiko moduko batean ikusgarri eduki zuten haur inuita.[6] Liburuak René Goscinny saria jaso zuen.[7] Urte bereko azaroan, Delcourt-ek argitaratutako Les Enfants sauvés album kolektiboan parte hartu zuen marrazkilari gisa.[8] Liburuan zenbait bizitza esperientzia kontatzen dira, nazien erregimenetik ihes egitea zein zaila zen erakusten dutenak, eta, benetako hainbat egoeratatik abiatuta, erregimen horren ikuspegi orokorra eskaintzen dutenak; adibidez, Salonikako juduen patua, ghettoetako bizitza, Frantziako, Austriako eta Herbehereetako haurren erreskatea.[9]

2009tik 2012ra Ida komiki seriea argitaratu zuen, hiru liburukitan, Delcourt argitaletxean[3]: Grandeur et humiliation (2009)[10], Candeur et abomination (2011)[11] eta Stupeur et révélation (2012)[12]. Seriea 1880ko hamarkadaren amaieran garatzen da, eta hogeita hamar urteko "neskazahar" hipokondriako eta autoritario baten abenturak kontatzen ditu.[3] Garai berean, 2011n, Les Otres Gens proiektuan parte hartu zuen. Les Otres Gens Frantziako online komiki-nobela bat zen, 2010 eta 2012 artean argitaratua. Gidoilari nagusia Thomas Cadène izan zen, proiektuaren sortzailea, baina marrazkiak 100 marrazkilarik baino gehiagok egin zituzten, haien artean Cruchaudet.[13][14] Seriea 11 liburukitan argitaratu zuten Dupuis argitaletxean, eta Cruchaudet-ek bigarren[15] eta hirugarrenean[16] parte hartu zuen.

2013ko irailean, Mauvais genre argitaratu zuen, Fabrice Virgili eta Danièle Voldman historiagileen La Garçonne et l'Assassin saiakeran oinarritua.[17] Album honetan, Cruchaudet-ek hogeiko hamarkadako Urrezko Aroko Parisen gertatutako ezohiko harreman transgenero baten istorio sotil eta ñabardurez betea kontatzen du, benetako gertaeretan oinarritua. Paul protagonista desertore bihurtu da gerraren izugarrikerietatik ihes egiteko. Parisera iristea lortzen du, eta han ezkutatzen da Louise emaztearen laguntzarekin. Heriotza-zigorraz mehatxatutako desertorea denez, kondenatuta dago lau hormen artean betiko egotera edo... beste pertsona bihurtzera. Horrela, emazteak lagunduta, emakume arropaz jantzi eta Suzanne, Louiseren lagunik onena, izango da. Hasieran maskarada bat zirudiena beste zerbait bihurtuko da, identitate berri bat sortuko da.[18] Lanak kritikaren oso harrera ona izan zuen, eta hainbat sari jaso zituen: 2013ko Prix Landerneau BD saria[19], Quai des Bulles jaialdiko Coup de coeur saria[20], Komikietako kritikoen eta kazetarien elkartearen kritikaren saria[21], eta 2014ko Angulemako Komiki Azokako Publikoaren saria[22].

Lyongo École Émile-Cohl (2021eko irailean)

2016ko otsailean, Chloé Cruchaudet-ek uko egin zion, beste hiru emakume komikigilerekin batera (Julie Maroh, Aurélie Neyret eta Tanxxx), Arteen eta Letren ordenako zaldun izendapenari.[23]

2017az geroztik, Lyongo Émile Cohl arte-eskolan irakasten du.[24]

Marcel Proust 1895ean

2018an La croisade des innocents argitaratu zuen Soleil Productions argitaletxean. Kontakizuna gutxi ezagutzen den gertaera historiko batean oinarrituta dago, 1212an Lur Santura eginiko espedizioan, Croisade des enfants izenekoa.[25]

2022an hasiera eman zion bi liburukiz osaturiko Céleste serieari: Bien sûr, monsieur Proust (Soleil Productions, 2022)[26] eta Il est temps, monsieur Proust (Soleil Productions-2023)[27]. Serieak Marcel Prousten erretratu bat margotzen du, bere dontzeila Célesteren begietatik. Chloé Cruchaudet-en helburua Céleste pixkanaka Marcel Proustekin eta bere obrarekin identifikatzen joango dela erakustea da. Prousten hitzak pixkanaka agertzen joango dira eleberri grafikoan. Horrela, "A la recherche du temps perdu" lanaren aipuak elkarrizketa bihurtuko dira lan grafiko honetan integratzeko.[28] Bien sûr, monsieur Proust ACBD 2023 Kritikaren Sari Nagusirako izendatuetako bat izan zen.[29]

Lanak

Beheko zerrendan erreferentziarik ez duten komikiak Babelio edo BD-Gest plataformetan agertzen dira zerendaturik.

  • La Fête foraine de Gus, Balivernes éditions, 2006 ISBN 978-2-35067-002-7
  • Joséphine Baker, Nocturne, « BD Chanson » bilduma, 2006[4]
  • Groenland Manhattan, Delcourt, 2008 ISBN 978-2-7560-0967-4
  • « Gargantua versus Alice », Rendez-vous album kolektiboan, Akileos, 2008[30]
  • Enfants sauvés (marrazkia), Philippe Thirault-en gidoiarekin, Delcourt, 2008[8]
  • Mon chat à moi 5, Mon chat à moi bilduman, Delcourt, 2008[31]
  • Ida, Delcourt :
  1. Grandeur et Humiliation, 2009 ISBN 978-2-7560-1539-2
  2. Candeur et Abomination, 2011 ISBN 978-2-7560-2200-0
  3. Stupeur et Révélation, 2013 ISBN 978-2-7560-2810-1
  • Autres Gens, lan kolektiboko parte hartzeak, 2. eta 3. liburukietan3 (marrazkia), Thomas Cadène-ren gidoiarekin, Dupuis, 2011[15][16]
  • Mauvais Genre, Delcourt, 2013 ISBN 978-2-7560-3971-8
  • La Poudre d'escampette, Delcourt, 2015
  • L'Herbier sauvage, Soleil Productions, 2016
  • La Belle et la Bête, Gallimard jeunesse, 2018[32]
  • La croisade des innocents, Soleil, Noctambule bilduma, 2018 ISBN 9782302071278
  • Les belles personnes, Soleil, Noctambule bilduma, 2020 ISBN 9782302081765
  • Céleste , Noctambule bilduma, éditions Soleil
  1. « Bien sûr, monsieur Proust. », 2022[33]
  2. « Il est temps, monsieur Proust. », 2023[34]

Sariak

  • 2008: René Goscinny saria Groenlandia Manhattan nobela grafikoagatik[35][36][37]
  • 2013: Landerneau BD Saria 2013[38]
  • 2013: Quai des Bulles[39] jaialdiaren hasierako saria
  • 2014: ACBDren kritikaren sari nagusia, Mauvais Genre komikiagatik.[40]
  • 2014: Kultura publikoaren saria Angulemako Zinemaldiari,Mauvais Genre komikiagatik.[41]
  • 2015: Italiako Premio Attilio Micheluzzi saria Poco Raccomandabile (Mauvais Genre) komikiagatik, Miglior fumetto estero (Atzerriko komiki onena) kategorian.[42]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Chloé Cruchaudet» artikulutik itzulia izan da, 2024-02-02 data duen 212071667 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-02-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Chloé Cruchaudet» Evene.fr 1976-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  2. «CRUCHAUDET Chloé (Illustrateur,Illustrateur,scénariste,scénariste,coloriste,coloriste) | delcourt» www.editions-delcourt.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  3. (Frantsesez) «Chloé Cruchaudet» Evene.fr (LEFIGARO.fr SCOPE) 1976-11-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  4. (Frantsesez) Joséphine Baker - Martin Pénet, Chloé Cruchaudet - BD MUSIC - Livre + CD Audio. Librairie Gallimard (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  5. (Gaztelaniaz) «13.11: Ley de Protección y Repatriación de Graves Indígenas Americanos» LibreTexts Español 2022-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  6. (Frantsesez) «Groënland Manhattan - Chloé Cruchaudet» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  7. (Frantsesez) «Chloé Cruchaudet reçoit le Prix René Goscinny 2008» Bande Dessinée Info 2008-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  8. (Frantsesez) «Les Enfants sauvés de Li-an, Jeanne Puchol, Nathalie Ferlut, Alberto Pagliaro, Chloé Cruchaudet, Stéphane Courvoisier, Gabriel Ippóliti, Jean-François Solmon, Philippe Thirault, Jef, Séverine Lambour, Nathalie Ferlut, Alberto Pagliaro, Chloé Cruchaudet, Stéphane Courvoisier, Gabriel Ippóliti, Jean-François Solmon - Album | Editions Delcourt» www.editions-delcourt.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  9. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Les enfants sauvés- Huit histoires de survie» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  10. (Frantsesez) «Ida, tome 1 : Grandeur et humiliation» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  11. (Frantsesez) «Ida, tome 2 : Candeur et abomination - Chloé Cruchaudet» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  12. (Frantsesez) «Ida, tome 3 : Stupeur et révélation - Chloé Cruchaudet» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  13. (Frantsesez) «Les Autres Gens» bdtheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  14. (Frantsesez) «Thomas Cadène (auteur de Les autres gens, tome 1)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  15. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Les autres gens -2- Les autres gens #02» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  16. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Les autres gens -3- Les autres gens #03» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  17. (Frantsesez) Taugis, David. «Mauvais Genre - Par Chloé Cruchaudet d’après le livre de F. Virgili (...)» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  18. (Ingelesez) Kowalska, Monika. «Chloé Cruchaudet - Poco Raccomandabile» transbiographies.blogspot.com (Transgender Biographies) (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  19. (Frantsesez) «Le Prix Landerneau BD 2013 attribué à Chloé Cruchaudet» Le Figaro 2013-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  20. (Frantsesez) «Chloé Cruchaudet» Les prix (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  21. (Frantsesez) «BD: Chloé Cruchaudet distinguée par la critique» Le Figaro 2013-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  22. (Frantsesez) «Palmarès officiel 2014 - 46e Festival de la Bande Dessinée d'Angoulême» www.bdangouleme.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  23. (Frantsesez) «Quatre auteures de BD refusent leur promotion dans l’ordre des Arts et des Lettres» Le Monde.fr 2016-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  24. (Frantsesez) «CRUCHAUDET Chloé» EEC - École Émile-Cohl (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  25. (Frantsesez) «La Croisade des Innocents - Chloé Cruchaudet» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  26. (Frantsesez) «Céleste, tome 1 : Bien sûr, monsieur Proust» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  27. (Frantsesez) «Céleste, tome 2 : Il est temps, monsieur Proust» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  28. (Frantsesez) Fortz, Olivier. «'Céleste' de Chloé Cruchaudet : Marcel Proust à travers les yeux de sa gouvernante» RTBF (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  29. «1ère sélection du Grand Prix de la Critique ACBD 2023 | | ACBD.fr» www.acbd.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  30. (Frantsesez) «Rendez-Vous T1 - Collectif - Akileos» ActuaBD (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  31. (Frantsesez) «Mon chat à moi» bdtheque (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  32. «Livres de Chloé Cruchaudet | Gallimard Jeunesse» www.gallimard-jeunesse.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
  33. (Frantsesez) «Céleste, tome 1 : Bien sûr, monsieur Proust» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  34. (Frantsesez) «Céleste, tome 2 : Il est temps, monsieur Proust» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
  35. Le prix Goscinny 2008. 10/12/2008.
  36. Prix Goscinny 2008. 09/12/2008.
  37. Chloé Cruchaudet prix Goscinny 2008, Actua BD, 9 décembre 2008.
  38. Le Prix Landerneau attribué à Chloé Cruchaudet Le Figaro, 16 octobre 2013.
  39. Des auteurs de BD primés à Quai des bulles, Ouest-France, 27 octobre 2013.
  40. Chloé Cruchaudet distinguée par la critique, Le Figaro, 10 décembre 2013.
  41. BD Angoulême, 2014
  42. (Italieraz) Custagliola, Dario. (2015-12-22). «Poco raccomandabile: una storia di diserzione» Lo Spazio Bianco (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.