Chisinau

Chisinau[1], lehenago Kishinev izena zuena, (errusieraz, Кишинёв, euskarara transliteratuta Kixinov, errumanieraz, Chişinău, kiʃiˈnəw ahoskatua; moldavieraz Кишинэу) Moldaviako hiriburua da. 1996an 735.229 biztanle zituen.

Chisinau
Chișinău
hiriburua
Administrazioa
Estatu burujabe Moldavia
Moldaviako hiriaChișinău Municipality
AlkateaDorin Chirtoacă
Izen ofizialaChişinău
Jatorrizko izenaChișinău
Posta kodeaMD-20xx
Geografia
Koordenatuak47°01′22″N 28°50′07″E
Map
Azalera571 km²
Altuera85
Demografia
Biztanleria639.000 (2019)
−46.900 (2017)
Metropolia794.800
Dentsitatea5.195,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1436
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakTbilisi, Vilnius, Grenoble, Reggio nell'Emilia, Mannheim, Sacramento, Odesa, Bukarest, Kiev, Erevan, Minsk, Tel Aviv, Ankara, Iași, Alba Iulia, Hola (en) Itzuli, Akhisar (en) Itzuli, Axdod, Patras, Xi'an eta Borlänge udalerria
http://www.chisinau.md/

Historia

XV. mendearen hasieran sortu zen, 1436an, Moldaviako Printzerriko monasterio eta herri gisa, eta XVI. mendearen hasieran Otomandar Inperioaren menpean erori zen.

1812an Errusiak konkistatu eta okupatu zuenean, 7.000 biztanleko hiri txiki bat zen; baina orduan Besarabiako administrazio gune bihurtu zuen, eta hazkundea eragin zuen horrek: 1862an, 92-000 biztanle zituen, eta 1900ean, 125.787.

II. Mundu gerran, nazien okupaziopean, Chisinauko populazio juduak eskualdeko gainerako hiri guztietan izandako hilketa masiboak jasan zituen, hiriko judu asko kamioietan garraiatuak izan ziren, fusilatuak eta, ondoren, hobi komunetan lurperatuak. Hirian hildako juduen kopurua 10.000 dela uste da.

Gerraren amaierarekin, Besarabia Sobietar Batasunak anexionatu zuen beste behin, eta bere zatirik handiena Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista eratu zuen, honen hiriburua Chisinaun ezarri zelarik, eta hiriaren izena era errusiarrean transliteratuta zabaldu zen nazioartean, Kishinev espainieraz edo gaztelaniaz, Kixinov litzatekeena euskarara transliteratuta.

1992an, Moldavia estatu independentea bihurtu zen, eta hiriburua bilakatu Chisinau, idazkera latino honekin harrezkero ezaguna. Hiriko kale eta toki izendegiak eraldaketa orokor bat izan zuen ondoren, komunismoarekin lotutako izenak ordezkartu zituelarik nomenklatura nazional batek: pertsonaia historikoak, Moldaviako tokiak eta gertaera historikoak[2].

Klima

    Datu klimatikoak (Chisinau)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.5 20.7 25.1 31.6 35.9 37.1 39.4 39.2 37.3 32.6 23.6 18.3 39.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0.9 2.6 8.1 15.4 22.0 25.2 27.5 27.2 21.5 15.1 7.5 2.3 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.9 -0.8 3.7 10.4 16.5 19.9 22.1 21.7 16.3 10.5 4.1 -0.6 10.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.3 -3.6 0.2 5.9 11.6 15.2 17.3 16.9 12.0 6.8 1.6 -2.8 6.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -28.4 -28.9 -21.1 -6.6 -1.1 3.6 7.8 5.5 -2.4 -10.8 -21.6 -22.4 -28.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36 31 34 39 46 65 62 56 62 36 37 39 543
Euri egunak (≥ 1 mm) 8 7 11 13 14 14 12 10 10 10 11 9 129
Elur egunak (≥ 1 mm) 13 13 8 1 0 0 0 0 0 0 5 11 51
Eguzki orduak 74.4 81.9 124.0 186.0 254.2 282.0 297.6 294.5 225.0 170.5 75.0 58.9 2124
Hezetasuna (%) 82 78 71 63 60 63 62 60 66 73 81 83 70
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3]
Iturria (2): HKO (sun only 1961-1990).[4]

Banaketa administratiboa

Hiriak 6 herri (barnean beste 2 herrixka dituztenak) eta 12 barrutiak ditu, hona hemen:

Herriak

  • Chișinău (664,700)
  • Codru (11,800)
  • Cricova (8,600)
  • Durlești (18,400)
  • Sîngera (7,900)
    • Dobrogea
    • Revaca
  • Vadul lui Vodă (4,800)
  • Vatra (3,400)

Barrutiak

  • Băcioi (10,618)
    • Brăila
    • Frumușica
    • Străisteni
  • Bubuieci (6,748)
    • Bîc
    • Humulești
  • Budești (5,036)
    • Văduleni
  • Ciorescu (7,096)
    • Făurești
    • Goian
  • Colonița (3,340)
  • Condrița (658)
  • Cruzești (1,655)
    • Ceroborta
  • Ghidighici (5,094)
  • Grătiești (6,242)
    • Hulboaca
  • Stăuceni (6,833)
    • Goianul Nou
  • Tohatin (2,487)
    • Buneți
    • Cheltuitori
  • Trușeni (7,952)
    • Dumbrava
Hiriko panorama
Hiriko panorama

Herri eta hiri senidetuak

Chisinau ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Light, Duncan; Nicolae, Ion; Suditu, Bogdan. (2002). «Toponymy and the Communist city» GeoJournal 56 (2): 135–144.  doi:10.1023/A:1022469601470. (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. (Errusieraz) Pogoda.ru.net. 2011ko maiatza.
  4. sunshine hours for Kisinev, Moldova
  5. (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Moldavia
Artikulu hau Moldaviako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.